FNSrekin (Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena) bat etorriz, desgaitasuna honako hau dela ulertzen da: pertsonaren osasun-baldintzaren eta testuinguru-faktoreen arteko elkarreraginaren ondoriozko egoera, pertsonaren parte-hartzea murrizten duena (Osasunaren Mundu Erakundearen Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena).
Ziurtagiri hau desgaitasunaren administrazio-aitorpena da. Helburua da desgaitasunak dakartzan gizarte-desabantailak konpentsatzea eta, horretarako, zenbait motatako eskubide eta prestazioetarako sarbidea ematea, aukerak parekatzeko.
Ziurtagiri hori emateko, organo eskudunek emandako desgaitasun-mailaren balioespenak % 33koa edo gehiagokoa izan behar du.
Mendekotasun gisa definitzen da honako ezaugarriak dituzten pertsonek bizi duten egoera iraunkorra: adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik, autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren faltari edo galerari lotuta, beste pertsona baten edo batzuen arreta edo eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza garrantzitsuak behar izatea, edo, adimen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako beste laguntza batzuk behar izatea.
Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortuta duten pertsonak. Gizarte Segurantzako pentsiodunen kasuan % 33ko desgaitasuna edo handiagoa dutela ulertuko da, baldin eta ezintasun iraunkor osoko, absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitortuta badute, bai eta erretiro-pentsioa edo, zerbitzurako ezintasun iraunkorraren edo baliaezintasunaren ondorioz, erretiro-pentsioa aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunen kasuan ere.