C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Adingabeen auzitegiek agindutako neurri berrezleak betetzeko lekua.
Laguntzako sistema publikoen kostuak ordaintzera edo gainerako sistemen diru-sarrerak osatzera bideratuak.
Ezkontide aktibo bat edo pentsio baten onuradun bat hiltzean jasotzen den pentsioa.
Pertsona batek beste baten eskutik (osasun-arloko profesionala, zaintzailea, senitartekoren bat, ahaideak, lagunak, adiskideak edo beste pertsona batzuk) jasotzen duen asistentzia edo laguntza berezia da; asistentzia edo laguntza horren helburua da hura jasotzen duen pertsonak jarduera bat osorik edo zati batean egin ahal izatea.
Babestutako pertsonen ekarpenak. Pertsona horiek soldatakoak, autonomoak, pentsiodunak eta langabeak izan daitezke.
Gizarte-prestazioak, funtzio bakoitzaren barruan, bi motakoak izan daitezke: “baliabide-baldintzarik gabeko” gizarte-prestazioak eta “baliabide-baldintzapeko” gizarte-prestazioak. Azken horiek onuradunaren errenta eta/edo ondarea maila jakin baten azpitik egotera baldintzatzen ditu, esplizituki edo inplizituki, herrialde bakoitzeko legeriak.
% 55etik gorako baliaezintasun aitortua izateagatik jasotzen den pentsioa.
Bidalketa erregularren hartzailetzat jotzen da lankidetza-aldian etxebizitzatik kanpo dagoen eta aldi horretan dagokion familiak eskudirutan egiten dituen bidalketen hartzaile den familiako kide oro (baldin eta familiak ez badaki bidalketa horien hartzaileak zer ondasun eta zerbitzutarako erabiliko dituen).
La capacidad de un centro es el número de plazas disponibles del centro en las fechas de referencia.
Espacio cerrado donde se lleva a cabo la intervención social a las personas sin hogar. Pueden prestar servicios de alojamiento, restauración u otro tipo de servicios.
Umeen zaintzaz egunez arduratzen diren erakunde publiko edo pribatu guztiak sartzen dira (esate baterako: eskolaurreko zentroa, haurtegia, haurtzaindegia edo antzekoa; INSNren 2007ko sailkapenaren 0 maila). Helburua da eskaria neurtzea eta ez haurtzaindegien eskaintza (egunez etxean ez dauden 5 urtetik beherako umeentzat).l Datuek behar bereziak dituzten umeentzako eskola bereziak edo baliokideak jaso behar dituzte (esate baterako, desgaitasunak dituzten umeak). Ordea, ez dituzte kultura- eta kirol-jarduerak eta beste jarduera batzuk jaso behar, baldin eta haiek aisiarako egiten badira eta ez haurrei arreta emateko. Ume-zaintzaileak (kualifikatuak edo ez) sartu behar dira, era berean, baldin eta ordainketa zuzen bat edo lan-akordio bat badago haien eta gurasoen artean. Era berean, umezainak eta au-pairak sartu behar dira.
Enplegatzaileek gizarte-babeseko sistemak administratzen dituzten erakundeei egiten dizkieten ordainketak dira. Aseguru-erakunde horiek Gizarte Segurantzako administrazio bat, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat edo aseguru-enpresa bat izan daitezke. Halaber, erreserbak egin daitezke enpresen beren balantzeetan.
Enplegatzaileek beren langileei emandako zuzeneko gizarte-prestazioen kontrapartida dira (hala badagokio, langileen ekarpenak kenduta). Prestazio horiek, efektiboak ez bezala, enplegu-emaileek zuzenean ordaintzen dizkiete langileei, kanpoko aseguratzaileen bitartekaritzarik gabe eta erreserbarik eratu gabe. Horren adibide dira klase pasiboen erregimeneko pentsioak eta enplegatzaileak bere langileei ordaintzen dizkien aldi baterako ezintasunagatiko prestazioak, baita kaleratzeagatiko kalte-ordainketa ere.
Gerra, iraultza edo jazarpen politikoen ondorioz, bere herrialdetik kanpo babesa bilatu behar duen pertsona.
Errefuxiatuen bizileku den aterpetxea edo egoitza.
Lan-jarduera etetean jasotzen den pentsioa, adinaren eta Gizarte Segurantzan kotizatzeko denboraren aldetiko eskakizun batzuk bete ondoren.
Etxerik gabeko pertsona da erreferentzia-aldian eskuarki onartzen diren giza bizigarritasunaren irizpideak betetzen dituen ostatu batera jotzeko aukerarik ez duena, ostatua legez bere jabetzakoa izan ala alokatua izan, jabearen baimenarekin doan okupatu edo kontratu bidez edo aldi baterakoa ez den beste akordioren baten bidez okupatu (sektore publikoak edo gobernuz kanpoko erakundeek emandakoak eta enplegatzaileek emandakoak barne).
Etxerik gabeko pertsonekin gizarteko esku-hartzea egiteko espazio itxia. Ostatuko, jatetxeko edo beste zerbitzu-mota bateko zerbitzuak eman ditzakete.
Zentroaren ohiko funtzionamendurako eta kudeaketarako beharrezko gastuak dira. Barne hartzen ditu, beraz, pertsonalaren gastuak eta zentroaren hornikuntzei eta mantentze-lanari dagozkienak.
Etxerik gabeko pertsonei arreta emateko zentroetako prestazioa zentroak erabiltzaileei eskaintzen dizkien arretak dira. Instrumentalak (ostatua, mantenua, arropa, garbitasuna, etab.), teknikoak (informazioa, orientazioa, gizarte-laguntza) eta beste batzuk (osasunekoa, judiziala, etab.) izan daitezke.
Oinarrizko aldi jakin bateko diru-balorazioa eurotan. Balorazio hori lortzeko, deflatoreak erabiltzen dira. Gizarte Babeseko Kontuaren kasuan, hainbat deflatore erabili dira: administrazio-gastuetarako eta beste gastu batzuetarako: administrazio publikoen azken kontsumoko gastuarena; diruzko prestazioetarako: etxeen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen azken kontsumoko gastuarena; osasun-laguntzagatiko diru-itzultzeetarako: merkatuko osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloko balio erantsiarena; gauzazko gizarte-prestazioetarako: merkatuaz besteko osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloko balio erantsiarena.
Dagokion aldiaren diru-balorazioa eurotan.
Organismo autónomo de carácter administrativo adscrito al Ministerio de Trabajo y Economía Social. Garantiza los créditos salariales ante la insolvencia del empleador (salarios e indemnizaciones), abonándolos a los trabajadores y subrogándose en sus derechos.
Según su finalidad, SEEPROS clasifica las prestaciones de protección social por áreas de protección denominadas funciones. Las funciones que se definen son: enfermedad/asistencia sanitaria, invalidez, vejez, supervivencia, familia/hijos, desempleo, vivienda, y exclusión social no clasificada en otra parte.
Incluye todas las intervenciones de organismos públicos o privados destinadas a aligerar la carga que representa para los hogares e individuos una serie de riesgos o necesidades, previamente determinados, siempre que no exista una contrapartida simultánea y recíproca por parte del beneficiario. Los gastos de protección social se subdividen en cuatro grandes grupos: prestaciones de protección social, gastos administrativos, transferencias entre regímenes y otros gastos.
Derivados de la gestión y administración de los sistemas de protección.
Suma de los gastos de las agrupaciones (de sistemas o de unidades institucionales) una vez consolidadas las transferencias de recursos que se producen entre ellas. El valor de estas transferencias sí que indica en el total de gasto de cada grupo de sistemas o de unidades institucionales.
Son los pagos, tanto en efectivo como en especie, que reciben los hogares desde los sistemas de protección social y son suministrados directamente, suponiendo un incremento equivalente de la renta disponible del beneficiario. Se clasifican según tipos y funciones.
Desgaitasun fisikoa edo mentala duten pertsonek jarduera ekonomiko eta sozialetan parte hartzeko duten ezintasunari lotutako diru-sarrerei eusteko prestazioa eta diruzko edo gauzazko laguntza (osasun-laguntza izan ezik). Funtzio horren barruan, baliaezintasun-pentsioak gizarte-babeseko eragileek ordaindutako pentsio guztiak biltzen ditu, haien arrazoia lanerako ezintasun iraunkorra denean, maila edozein izanik ere. 65 urte edo gehiagoko onuradunak dituzten baliaezintasun-pentsioak zahartzaroko pentsio gisa jasotzen dira. Minusbaliotasuna duten pertsonen integrazio ekonomikoak desgaitasuna duten pertsonek beren egoerara egokitutako lanak egiten dituztenean jasotzen dituzten ordainsariak biltzen ditu.
Espezifikoki gizarte-bazterketaren aurka borrokatzera bideratutako diruzko edo gauzazko prestazioak (osasun-laguntza izan ezik), gainerako funtzioetako batekin estalita ez daudenean. Gizarteratzeko gutxieneko soldataren, baliabide nahikorik ez duten kolektiboentzako beste laguntza ekonomiko batzuen eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera gisa egiten diren ordainketen gastua. Funtzio horren barruan, zenbatekorik handiena autonomia-erkidegoena, toki-erakundeena eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuena da.
Familiako kide baten heriotzari lotutako diru-sarrerei eusteko prestazioa eta diruzko edo gauzazko laguntza (osasun-laguntza izan ezik). Prestazio horiek eragiten dituen arrazoia eskubidearen titularraren heriotza da.
Etxebizitzaren kostuari aurre egiteko laguntza. Etxebizitza eskuratu duten familien interesak eta alokairuak ordaintzeko dirulaguntzak biltzen ditu.
Haurdunaldiaren, erditzearen eta adopzioaren, seme-alaben hezkuntzaren eta familiako beste kide batzuen zainketen kostuei lotutako diruzko edo gauzazko laguntza (osasun-laguntza izan ezik). Jaiotzagatiko eta adingabeak zaintzeagatiko eta bularreko haurra zaintzeko erantzunkidetasunagatiko prestazioa, ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familia-esleipena. Gauzazko prestazioak autonomia-erkidegoek ematen dituzte funtsean.
Gaixotasun fisiko edo mentalei (baliaezintasuna izan ezik) lotutako diru-sarrerei eusteko prestazioa eta diruzko laguntza. Babestutako pertsonen osasuna mantentzeko, berreskuratzeko edo hobetzeko osasun-laguntza, disfuntzioaren jatorria edozein izanik ere. Diruzko prestazioen barruan, Gizarte Segurantzaren sistemak, enpresek eta administrazio publikoek langileei aldi baterako ezintasunagatik ordaindutako gastuak sartzen dira batez ere. Gauzazko prestazioen barruan, gizarte-babeseko eragileen osasun-laguntza sartzen da.
Langabeziari lotutako diru-sarrerei eusteko prestazioa eta diruzko edo gauzazko laguntza. Diruzko prestazioen barruan, honako hauek sartzen dira: Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ordaindutako prestazioak, erretiro arruntaren aurreko laguntzak, lanbide-heziketako bekak eta laguntzak eta enpresak sortzeko eta luzaroko langabeentzako zuzeneko enplegua sortzeko pizgarriak. Kaleratzeagatiko kalte-ordainen barruan, honako hauek sartzen dira: langileen borondatez kanpoko arrazoiengatik kontratuak azkentzen diren kasuan enpresek langileei ordaindutako kalte-ordainak eta FOGASAk ordaindutako kalte-ordainak eta soldatak.
Zahartzaroari lotutako diru-sarrerei eusteko prestazioa eta diruzko edo gauzazko laguntza (osasun-laguntza izan ezik). Funtzio horren barruan, zahartzaroko pentsioak erretiro eta zahartzaroko pentsioak eta 65 urte edo gehiagoko onuradunak dituzten baliaezintasun-pentsioak biltzen ditu. Erretiro aurreratuko pentsioak 65 urtetik beherako onuradunentzat dira, ohiko erretiroaren aurreko laguntzak izan ezik, horiek langabezia funtzioan agertzen baitira.
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta haien ondorengoei arreta eta babesa emateko aterpetxea edo egoitza.
Lurralde bateko gizarte-babeseko sistemen gastuak eta diru-sarrerak jasotzen dituzten kontuak.
Enplegatzaileek (beren langileen izenean), babestutako pertsonek edo babes-sistemek berek dituzten eta onuradunek gizarte-prestazioak jasotzeko duten eskubidea bermatzen duten kostuak dira.
Enplegatzaileek eginiko ordainketak dira (dela zuzenean dela entitate aseguratzaileen bidez), haien soldatakoei gizarte-prestazioak jasotzeko eskubidea bermatzeko.
Krisialdian, indarkeria-egoeran, desantolaketa-egoeran, familia-, lan- edo etxebizitza-galeren egoeretan dauden pertsonei eta familia-taldeei informazioa, orientazioa eta laguntza psikosoziala emateaz arduratzen den pertsona.
Zenbateko aldakorra duen prestazioa da; gizarte-laguntza gisa ematen da, bizilekuari dagokion autonomia-erkidegoaren arabera gutxieneko eskakizun batzuk bete ondoren.
Pertsona batek erabiltzen duen eta GKE batek ordaintzen duen pentsioa. Pentsio-mota horretan sartzen da gizarteratzeko gutxieneko errentaren (GGE) bidez ordaindutakoa, pertsonaren diru-sarreren iturri bakar gisa izanik.
Umeak “zaintzeko” lekua; alegia, itxaroteko denbora atsegingarri egiten zaie, bereziki helburu ludikoarekin
Suma de los ingresos de las agrupaciones (de sistemas o de unidades institucionales) una vez consolidadas las transferencias de recursos que se producen entre ellas. El valor de estas transferencias sí que indica en el total de ingreso de cada grupo de sistemas o de unidades institucionales.
SEEPROS clasifica estos ingresos, según su naturaleza, en cuatro grupos: cotizaciones sociales, aportaciones de las administraciones públicas, transferencias entre regímenes, y otros ingresos.
Gutxieneko diru-sarrerak dituzten edo diru-sarrerarik ez duten eta erretiro-pentsioa kobratzeko behar den gutxieneko urte kopurua kotizatuta ez duten 65 urtetik gorako pertsonek jasotzen duten pentsioa.
Hitzarmenezko, testamentuzko edo legezko xedapenagatik edo xedapen judizialagatik, pertsona batek beste bati edo haren legezko ordezkariari pasatu beharreko kopurua, elikatu ahal izateko eta existitzeagatiko funtsezko beste xede batzuk bete ahal izateko.
Metodología que utiliza el Sistema Europeo de Estadísticas Integradas de Protección Social.
Ongintzazko establezimendua da eta, hartan, beharrak dituzten pertsonei ematen zaie ostatu aldi baterako.
Ostatu kolektiboko zentro bateko egonaldi-mota da zentroan baimenduta egotea iraupen jakin baten arabera. Honako zentro hauek bereizten dira: larrialdi-zentroak (egun bateko eta bost egun bitarteko egonaldia), egonaldi laburreko zentroak (sei egun eta hilabete artean) eta egonaldi luzeko zentroak (hilabete baino gehiago).
Rentas de la propiedad (principalmente pagos por intereses) y otros gastos que no pueden clasificarse en otros conceptos.
Ingresos corrientes diversos de regímenes de protección social, no contemplados en otros apartados.
Pagos periódicos a los trabajadores de más edad que se jubilan antes de alcanzar la edad legal/normal de jubilación establecida en el régimen de referencia como consecuencia de una reducción de la capacidad de trabajo.
Pagos periódicos a personas cuyo derecho deriva de su relación con una persona fallecida cubierta por un régimen (viudos, viudas, huérfanos y similares).
Ezkontide batek duen eskubidea, banantzeak edo dibortzioak desoreka ekonomikoa eragiten dionean, bestearen jarrerarekin alderatuta.
Son los pagos, tanto en efectivo como en especie, que reciben los hogares desde los sistemas de protección social y son suministrados directamente, suponiendo un incremento equivalente de la renta disponible del beneficiario. Se clasifican según tipos y funciones.
Prestaciones pagadas en metálico, que no requieren pruebas de gastos efectivos por parte de los beneficiarios. Pueden ser periódicas o de pago único.
Prestaciones concedidas en forma de bienes y servicios. Pueden proporcionarse mediante reembolso o directamente.
Todas las intervenciones de organismos públicos o privados destinadas a aligerar la carga que representa para los hogares e individuos una serie establecida de riesgos o necesidades, siempre y cuando no exista un acuerdo simultáneo, recíproco ni individual.
El beneficiario paga los costes asociados y posteriormente recibe la compensación de los mismos, completa o parcialmente.
Intereses y otros flujos que no se pueden clasificar en otros conceptos.
Gizarte Babeseko Estatistika Integratuen Europako Sistema. Europar Batasuneko Estatistika Bulegoak (EUROSTAT) herrialde kideetako gizarte-babesari buruzko datuak aurkeztu ahal izateko diseinatutako tresna bat da, haien arteko alderaketa baldintzarik onenetan egin ahal izan dadin.
Sistema integrado por varios organismos y entidades, que depende en última instancia del Ministerio de Inclusión, Seguridad Social y Migraciones. La gestión del Sistema de Seguridad Social español se atribuye, entre otros, al Instituto Nacional de la Seguridad Social (INSS), el Instituto Social de la Marina (ISM), la Tesorería General de la Seguridad Social (TGSS) y la Gerencia Informática de la Seguridad Social.
Organismo autónomo adscrito al Ministerio de Trabajo y Economía Social. Junto con los Servicios Públicos de Empleo de las Comunidades Autónomas forman el Sistema Nacional de Empleo. Entre sus cometidos, gestiona el sistema de protección por desempleo, prestaciones y subsidios de desempleo, así como la Renta Activa de Inserción.
Los bienes y/o servicios son suministrados directamente por la entidad protectora al beneficiario.
Pagos sin compensación a otros sistemas de protección social. Incluyen las cotizaciones sociales reasignadas que unos sistemas abonan a otros en nombre de sus beneficiarios.
Del inglés Purchasing Power Standards. Es una unidad monetaria ficticia. En la teoría, una PPS permite adquirir la misma cantidad de bienes y servicios en todos los territorios. Las unidades PPS se obtienen dividiendo el valor del agregado en moneda nacional entre su respectivo valor de la paridad del poder de compra, que considera las diferencias en el nivel de precios entre territorios.
Zentro baten edukiera da zentroak erreferentziazko egunetan erabilgarri duen plaza kopurua.