Kontu honetan, eskuratzeak erregistratzen dira, aktibo ez-finantzarioen lagapenak kenduta; haien bidez, aurrezpenaren eta kapital-transferentzien ondorioz ondare garbian izandako aldakuntzen kontzeptutik finantzatzeko ahalmenaren edo beharraren kontzeptura igaro daiteke.
Kontu honen bidez, aurrezpenaren eta kapital-transferentzien ondorioz ondare garbian izandako aldakuntzak lor daitezke. Aldaketa horiek aurrezki garbiari dagozkio, kobratu beharreko kapital-transferentziak gehituta eta ordaindu beharreko kapital-transferentziak kenduta.
Azken kontsumoa giza behar indibidualei edo kolektiboei zuzenean erantzuteko erabiltzen diren ondasun eta zerbitzuen balioa da. Azken kontsumoak familien azken kontsumoa eta administrazio publikoen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen kontsumo kolektiboa biltzen ditu.
Ekoizpenaren eta bitarteko kontsumoen arteko aldea da.
Bitarteko kontsumoek ekoizpen-prozesu batean sargai gisa kontsumitutako ondasunen eta zerbitzuen balioa adierazten dute, aktibo finkoak salbuetsita (haien kontsumoa kapital finkoaren kontsumo gisa erregistratzen da). Ekoizpen-prozesuan, ondasunak eta zerbitzuak eraldatu edo erabat kontsumitu daitezke.
Ekoizpen-kontuak ekoizpen-prozesuari berari lotutako eragiketak agertzen ditu. Baliabideen artean, ekoizpena sartzen da, eta erabileren artean, berriz, bitarteko kontsumoak.
Eraginpeko sektoreek finantzatutako azken kontsumoko gastuaren kontzeptua jasotzen du. Sektore horiek etxeak, administrazio publikoak eta etxeen zerbitzura diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira. Errenta erabilgarriaren erabilera-kontuaren saldoa aurrezkia da.
Errenta erabilgarri doituaren erabilera-kontuak benetako azken kontsumoaren kontzeptua biltzen du, hots, etxeek beren azken kontsumorako benetan dituzten ondasun eta zerbitzuen balioa, nahiz eta eskuratzea administrazio publikoek edo etxeen zerbitzura diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek finantzatu.
Errenta gordina gehi transferentzia arrunten saldoa da (errentaren edo ondarearen gaineko zergak, gizarte-kotizazioak, gizarte-prestazioak eta bestelakoak).
Errenta primarioaren esleipen-kontuak unitate egoiliarrei eta erakunde-sektoreei erreparatzen die, ez, ordea, errenta primarioa sortzen duten ekoizle gisa, errenta primario horren hartzaile gisa baizik.
"Errenta primarioa" unitate egoiliarrek ekoizpen-prozesuan izan duten zuzeneko parte-hartzeagatik jasotzen duten errentak eta finantza-aktibo baten edo produzitu ez den aktibo material baten jabeak beste erakunde-unitate baten eskura jartzeagatik kobratu beharreko errentak osatzen dute.
Errentaren bigarren mailako banaketa-kontuak erakusten du nola esleitzen den erakunde-sektore baten errenta primarioen saldoa birbanaketaren bidez, hau da, errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zerga arrunten, gizarte-kotizazio eta gizarte-prestazioen (gauzazko gizarte-transferentziak salbuetsita) eta gainerako transferentzia arrunten bidez.
Administrazio publikoen finantzatzeko ahalmena/beharra guztizko diru-sarreren eta gastuen arteko aldea da. Administrazio publikoek maileguan emateko duten edota beren eragiketa ez-finantzarioak finantzatzeko maileguan eskatu behar duten zenbatekoa da.
Etxeen errentaren ikuspegi zabalagoa eskaintzen du, etxe horiek doan jasotzen dituzten ondasun eta zerbitzu indibidualen erabilerari dagozkion fluxuak biltzen baititu, hau da, gauzazko gizarte-prestazioak eta merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuen transferentziak. Fluxuen bi kategoria horiek gauzazko gizarte-transferentzien kontzeptuaren barruan sartzen dira. Horri esker, denbora-konparazioak errazago egin daitezke baldintza ekonomiko eta sozialetan aldeak edo aldakuntzak daudenean, eta administrazio publikoek errentaren birbanaketan betetako zereginari buruzko azterketa osatu daiteke.
Kapital-Eraketa Gordinean sartzen dira:
a) kapital finkoaren eraketa gordina, hau da, eskurapenak, ken produktore egoiliarrek aldi jakin batean egindako aktibo finkoen xedapenak (lagapenak), gehi produzitu gabeko aktiboen balio-gehikuntza jakin batzuk, produkzio-unitateen edo erakunde-unitateen produkzio-jardueratik eratorritakoak. Aktibo finkoak produkzio-prozesuetatik lortutako aktibo materialak edo ez-materialak dira, eta beste produkzio-prozesu batzuetan behin eta berriz edo etengabe erabiltzen dira urtebetez baino gehiago.
b) izakinen aldakuntza, izakinetan izandako sarreren balioaren arabera neurtzen dena, ken irteeren balioa eta izakinetan mantendutako ondasunen edozein galera arrunten balioa.
c) objektu baliotsuen erosketak ken lagapenak; objektu baliotsuak ez-finantzetako ondasunak dira, haien erabilera nagusia ez da ekoizpena edo kontsumoa, denborak ez die fisikoki erasaten; balio-gordailu dira.
Beste unitate batzuei doan edo ekonomikoki esanguratsuak ez diren prezioetan hornitutako ekoizpena.
Merkatuan beste era batera saltzen edo lagatzen dena edota helburu horietara bideratuta dagoena. Hitzarmen bidez ezarri da etxeen jabetzakoak diren eta sozietate gisa eratuta ez dauden enpresen ekoizpen osoa beste erakunde-unitate batzuei saltzen zaienean ekonomikoki esanguratsuak diren prezioetan saltzen zaiela, hau da, merkatuko ekoizpena dela. Beste erakunde-unitate batzuen ekoizpena salmentek ekoizpen-kostuen gutxienez % 50 estaltzen dutenean baino ez da saltzen ekonomikoki esanguratsuak diren prezioetan.
Ustiapeneko soberakin gordina ustiapen-jarduerek lan egindako faktorea konpentsatu ondoren sortu duten soberakina da. Faktore-kostuetako balio erantsietatik abiatuta kalkula daiteke, pertsonalaren kostuak kenduta. Unitaterako eskuragarri dagoen saldoa, hornitzaileei beren funtsez eta zorraz saritzeko aukera ematen diona, zergak ordaintzeko eta, batzuetan, inbertsio osoa edo haren zati bat finantzatzeko ere bai. Ustiapen-kontuaren saldoa da.
Aztertzen du balio erantsiak zer neurrian estal dezakeen soldatapekoen ordainsaria eta beste zergak, ekoizpenaren gaineko diru-laguntzak kenduta.