C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Azken kontsumoa giza behar indibidualei edo kolektiboei zuzenean erantzuteko erabiltzen diren ondasun eta zerbitzuen balioa da. Azken kontsumoak familien azken kontsumoa eta administrazio publikoen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen kontsumo kolektiboa biltzen ditu.
Azken Kontsumoko Gastuaren (Etxeen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen kontsumoarena nahiz Administrazio Publikoen kontsumoarena) eta Kapital Eraketa Gordinaren batura da.
Ekoizpenaren eta inportazioen gaineko zerga garbiak (dirulaguntzak kenduta) eskudirutan edo gauzatan nahitaez eta kontrapartidarik gabe egin behar diren eta administrazio publikoek biltzen dituzten ordainketak dira; ondasun eta zerbitzuen ekoizpena eta inportazioak, eskulanaren erabilera eta lurraren, eraikinen eta ekoizpenean erabilitako beste aktibo batzuen jabetza edo erabilera zergapetzen dituzte, dirulaguntzak kenduta.
Kontu nazionalen ekoizpenaren mugaren barruan sartzen den ekoizpen-jarduera bat egiten duten pertsona guztiak (soldatakoak zein langile autonomoak).
BPGaren neurketaren ikuspegi bat da. Erakunde-sektoreen edo jarduera-adarren balio erantsi gordinen batura, gehi zergak, ken produktuen gaineko diru-laguntzak (horiek ez zaizkie sektoreei eta jarduera-adarrei esleitzen).
Erakunde-unitate egoiliarren ondasunen eta zerbitzuen azken erabileren batura (azken kontsumoko gastua eta kapital-eraketa gordina) gehi esportazioak ken inportazioak.
Erakunde-unitate egoiliarrek (etxeek eta etxeen zerbitzura diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek) erreferentziazko lurralde ekonomikoan zein munduko beste leku batean beren beharrei zuzenean erantzungo dieten ondasun eta zerbitzu guztiak lortzeko egiten dituzten erosketak dira. Gastu hori lurralde ekonomikoan edo munduko beste lekuren batean egin daiteke.
Familia-aurrekontuen inkestan, etxeen azken kontsumoko gastua etxeek ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko egindako gastua da. Honako hauek biltzen ditu: Dirutan egindako erosketak (diru-gastua). - Ondasun eta zerbitzu jakin batzuen balio zenbatetsia, hala nola autokontsumoari edo autohornidurari lotutako produktuen balioarena (etxeak kontsumitzen dituen zein beste etxe batzuei oparitzen zaizkien produktuena), enplegatzaileek beren soldatakoei gauzatan emandako ordainsariena, etxebizitzen jabeei edo etxebizitza horiek doan edo erdidoan erabiltzen dituztenei egotzitako alokairuena, eta lanlekuan edo etxearen jabetzako ostalaritza-establezimenduan egiten diren doako edo hobariaz lagundutako bazkari eta/edo afariena (diruaz bestelako gastua).
Errenta gordina gehi transferentzia arrunten saldoa da (errentaren edo ondarearen gaineko zergak, gizarte-kotizazioak, gizarte-prestazioak eta bestelakoak).
Familietako kideek jasotzen duten errenta primario osoari dagokio: kideek ekoizpen-prozesuan parte hartzeagatik jasotako errentak gehi kobratu beharreko jabetza-errentak ken ordaindu beharrekoak (interesak, dibidenduak, etab.).
Gastuak bi kategoria ditu:
a) Herri administrazioek ekoizten dituzten ondasunen eta zerbitzuen balioa; hauek ez dira norberaren konturako kapital-eraketa gordina ez salmentak.
b) Merkatuko ekoizleek ekoizten dituzten eta herri administrazioek eskuratzen dituzten ondasun eta zerbitzuak; hauek aldatu gabe ematen zaizkie etxekoei, espezieko gizarte-transferentzia gisa. Hori dela eta, herri administrazioek saltzaileek etxekoei emandako ondasun eta zerbitzuak ordaintzen dituzte.
Indize baten oinarri-urteak egoeren erkaketak zein alditan egiten diren adierazten du, eta, hala, aribideko epealditik urrunegi ez dagoen bat aukeratu ohi da; izan ere, erkaketek ez dute zentzurik izaten erkaketa-aldiak urruntzen badira. Hori dela eta, komeni izaten da oinarri-urteari buruzko informazioa aldian behin berritzea; alegia, oinarri-urtea aldatzea, indizea zaharkituta gera ez dadin eta adierazgarritasuna gal ez dezan.
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioen eta inportazioen arteko aldea da.
Kapital-Eraketa Gordinean sartzen dira:
a) kapital finkoaren eraketa gordina, hau da, eskurapenak, ken produktore egoiliarrek aldi jakin batean egindako aktibo finkoen xedapenak (lagapenak), gehi produzitu gabeko aktiboen balio-gehikuntza jakin batzuk, produkzio-unitateen edo erakunde-unitateen produkzio-jardueratik eratorritakoak. Aktibo finkoak produkzio-prozesuetatik lortutako aktibo materialak edo ez-materialak dira, eta beste produkzio-prozesu batzuetan behin eta berriz edo etengabe erabiltzen dira urtebetez baino gehiago.
b) izakinen aldakuntza, izakinetan izandako sarreren balioaren arabera neurtzen dena, ken irteeren balioa eta izakinetan mantendutako ondasunen edozein galera arrunten balioa.
c) objektu baliotsuen erosketak ken lagapenak; objektu baliotsuak ez-finantzetako ondasunak dira, haien erabilera nagusia ez da ekoizpena edo kontsumoa, denborak ez die fisikoki erasaten; balio-gordailu dira.
Indize bakunaren zenbakiak aldagai jakin baten aldakuntza neurtzen du (prezioa, kopurua, etab.) emandako aldi batean (t) eta oinarritzat hartutako aldi baten aldean (0). t urteko balioaren eta oinarrizko 0 urteko balioaren arteko koziente bezala kalkulatzen da.
Indize konplexuaren zenbakiak aldagai-multzo baten aldakuntza neurtzen du aldi jakin batean (t) eta oinarritzat hartutako aldi baten aldean (0).
Kateatutako indizea konplexua da; 0 alditik t aldirako igarotzea zatikatu egiten da eta gehikuntza partzialak kontuan hartu. Ondorioz, indize hori ateratzeko erabili diren ponderazioek aldagaiek t-1 urtean izan dituzten pisuak islatzen dituzte eta ez oinarrizko 0 urtean izandakoak. Horrela, zenbatespen askoz zehatzagoa eta eguneratuagoa lortzen da.
Dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuak (DOB) horrela lortzen dira: lan egindako ordu kopuru osoa zati lurralde ekonomikoan dedikazio osoan lan egindako orduen batez bestekoa.
Sozietate gisa eratu ez diren enpresen jabeak edo jabekideak, sozietate gisa eratu ez diren eta kuasisozietate gisa sailkatuta dauden enpresak izan ezik.
Lanaldi osoaren baliokidea den lanpostu bakoitzeko ordainsaria, lanaldi osoaren baliokidea den lanpostu bakoitzeko produktibitatearen arabera; hau da, lanaldi osoaren baliokidea den lanpostu bakoitzaren lan-kostuaren neurri bat da, produktibitatearekiko.
Pertsona baten (beste lurralde ekonomiko batean bizi daiteke) eta herrialdean bertan dagoen erakunde-unitate baten arteko kontratu esplizitua edo inplizitua, denbora-tarte zehatz edo mugagabe batean ordainsari baten truke lan bat egiteko.
Merkatuko preziotako barne-produktu gordina da produkzio-unitate egoiliarren produkzio-jardueraren azken emaitza.
Hiru eratara defini daiteke:
a) Eskaintzaren bidea: BPG berdin erakunde-sektoreen edo jarduera-adarren balio erantsi gordinen batura, gehi zergak, ken produktuen gaineko diru-laguntzak (horiek ez zaizkie sektoreei eta jarduera-adarrei esleitzen). Era berean, ekonomia osoaren produkzioaren kontuak duen saldoaren berdina da.
b) Eskariaren bidea: BPG berdin erakunde-unitate egoiliarren ondasun eta zerbitzuen azken erabileren batura (azken kontsumoko gastua eta kapital-eraketa gordina), gehi esportazioak, ken ondasun eta zerbitzuen inportazioak.
c) Errentaren bidea: BPG berdin ekonomia osoaren ustiapen-kontuko enpleguen batura (alokatuen ordainsariak, zergak ken produkzioaren eta esportazioaren gaineko diru-laguntzak, ustiapen-soberakin gordina eta ekonomia osoko errenta mistoa).
Oinarrizko prezioetan baloratutako produkzioaren eta eskuraketa-prezioetan baloratutako bitarteko kontsumoen arteko diferentzia da.
Oinarrizko prezioetan baloratutako produkzioan ez dira sartzen BEZaren eta Zerga Berezien gaineko zergak eta antzeko beste zerga batzuk; aitzitik produkzio horretan sartzen dira produktuentzako diru-laguntzak.
Ondasun eta zerbitzuen esportazioak dira eragiketak (salmentak, opariak nahiz dohaintzak), zeinen bitartez egoiliarrek ez-egoiliarrak ondasun eta zerbitzuez hornitzen dituzten.
Ondasun eta zerbitzuen inportazioak dira eragiketak (erosketak, trukeak, opariak nahiz dohaintzak), zeinen bitartez ez-egoiliarrek egoiliarrak ondasun eta zerbitzuez hornitzen dituzten.
Izakinen aldaketa (positiboa edo negatiboa) izakinek erreferentzia-aldiaren amaieran eta hasieran duten balioaren arteko aldea da. Izakinen aldaketa honela neur daiteke: izakinen alten balioa ken bajen balioa eta izakinak osatzen dituzten ondasunen galera errepikarien balioa. Izakinak erosketa-prezioetan erregistratzen dira, BEZik gabe, beste unitate bati erosten bazaizkio; bestela, ekoizpen-kostuan.
Oinarri-urte jakin bateko euroei dagokien diru-balorazioa
Faktoreen kostuko balio erantsiaren eta urteko batez besteko landunen kopuruaren arteko zatidura da. Landun bakoitzak (ordaindua izan ala ez) enpresaren errenten sorkuntzari egiten dion ekarpena adierazten du; zeharka jarduera bakoitzean lan-faktoreak duen pisu erlatiboaren neurri bat da.
- Produktuen gaineko Zerga Garbiak edo Dirulaguntzen Produktu Garbien gaineko Zergak honela definitzen dira: Produktuen gaineko zergen eta Produktuei emandako Dirulaguntzen arteko aldea, hau da, ondasun edo zerbitzu jakin batean produzitutako edo banatutako unitate bakoitzeko ordaindu beharreko zerga guztien ken produzitutako edo inportatutako ondasun edo zerbitzu baten unitateko ere zehaztutako jasotako dirulaguntzen arteko aldea.
- Produktuen gaineko Zergak ondasun edo zerbitzu jakin batean produzitutako edo banatutako unitate bakoitzeko ordaindu beharreko zergak dira. Ondasun edo zerbitzu baten unitate bakoitzeko diru-kopuru jakin bat izan daiteke zerga, edo ad-valoren kalkula daiteke unitateko prezio baten edo balio baten ehuneko espezifiko gisa. Printzipio orokor gisa, produktu bat zergapetzen duten zergak, horiek ordaintzen dituen erakunde-unitatea edozein dela ere, produktuen gaineko zergetan agertu beharko dira, berariaz beste errubrika batean sartuta ez badaude behintzat.
- Produktuentzako Dirulaguntzak produzitutako edo inportatutako ondasun edo zerbitzu baten unitate bakoitzeko ordaindu beharreko dirulaguntzak dira. Ondasun edo zerbitzu baten unitate bakoitzeko diru-kopuru jakin bat izan daiteke dirulaguntza, edo ad-valoren kalkula daiteke unitateko prezioaren ehuneko espezifiko gisa. Dirulaguntza bat helburu-preziotzat hartzen den prezio espezifiko baten eta erosleak benetan ordaindutako helburu-prezioaren arteko diferentzia gisa ere kalkula daiteke.
Akordio baten bidez, beste erakunde-unitate egoiliar batentzat lan egiten duen eta soldatapekoen ordainsari gisa erregistratutako ordainsari bat jasotzen duen pertsona oro.
Enplegatzaileek euren soldatapekoei, hauek kontabilitate-aldian egin duten lanaren ordain modura, eskudiruz edo espezietan ordaindu beharreko ordainsari osoa da. Bi atal ditu: soldatak eta enplegatzailearen kontura ordaintzen diren gizarte-kotizazioak.
Ari den urteko balorazio monetarioa eurotan. Balorazio nominala ere esaten zaio.
Ustiapeneko soberakin gordina ustiapen-jarduerek lan egindako faktorea konpentsatu ondoren sortu duten soberakina da. Faktore-kostuetako balio erantsietatik abiatuta kalkula daiteke, pertsonalaren kostuak kenduta. Unitaterako eskuragarri dagoen saldoa, hornitzaileei beren funtsez eta zorraz saritzeko aukera ematen diona, zergak ordaintzeko eta, batzuetan, inbertsio osoa edo haren zati bat finantzatzeko ere bai. Ustiapen-kontuaren saldoa da.






