Adinak, betetako urteei dagokienez, erreferentziazko datan igarotako jaiotzaren urteurren kopuruari egiten dio erreferentzia; alegia, azken urtebetetze-eguneko adinari.
Azalera erabilgarria da, metro koadrotan, etxebizitzaren kanpoko hormen barruan dagoen azalera. Beraz, geletarako azalera ez ezik, korridore, atari, komun eta gelatzat hartzen ez diren beste espazio batzuen azalera ere barne hartzen da.
Urte zehatz bateko urtarrilaren 1ean eremu jakin bateko gizabanakoen adinen batez bestekoa da.
Pertsona batek aldi baterako (oporretan, asteburuetan, etab.) erabiltzen duen familia-etxebizitza da, urtean gutxienez 15 egunez, ohiko bizileku ez duena.
Pertsona batek 15 gau edo gehiago (elkarren segidakoak edo ez) egiteko baliatu duen Espainiako udalerri bateko lekua da edo azken 12 hilabeteetan bizitoki duen herrialdeaz bestelako bat.
Biztanlegunetzat hartzen da gutxienez hamar eraikineko multzo bat, kaleak, plazak eta beste hiri-bide batzuk dituena. Salbuespen gisa, eraikin kopurua 10 baino txikiagoa izan ahalko da, baldin eta haietan bizi den populazio kopurua 50etik gorakoa bada. Biztanlegunean sartzen dira, isolatuta egonik, aipatutako multzoaren kanpoko mugetatik 200 metro baino gutxiagora dauden eraikinak, baina, distantzia hori zehaztean, kanpoan utzi behar dira industria- edo merkataritza-instalazioek, parkeek, lorategiek, kirol-eremuek, hilerriek, aparkalekuek eta bestelakoek okupatzen dituzten lursailak, bai eta zubiek zeharka ditzaketen kanalak edo ibaiak ere.
Gune kontzeptuan sartu ezin diren populazio-entitate berezi bateko eraikuntzak edo etxebizitzak sakabanatutzat jotzen dira.
Populazio-entitate berezi batek gune bat edo batzuk izan ditzake, edo bat bera ere ez, baldin eta guztia sakabanatuta badago.
Etxebizitza bat ere ezin da aldi berean bi gune edo gehiagokoa izan, edo nukleo eta sakabanatu batekoa.
Etxebizitzei buruzko datuak biltzeko, laburtzeko, balioesteko, aztertzeko eta argitaratzeko eragiketen multzoa da. Haiek familia-etxebizitzetan, ostatuetan eta establezimendu kolektiboetan sailkatzen dira.
Pertsona bat familiako kide den ala ez zehazteko finkatzen diren baldintzen bidez, lortu nahi da gizabanako bera familia batean baino gehiagotan ez sailkatzea, edo, aitzitik, bakar batean ere sailkatu ezin izatea.
Honako eskakizun hauek ezartzen dira familia bateko kide izateko:
- Etxebizitzan bizi ohi izatea: pertsona bat etxebizitza batean bizi ohi da, baldin eta eguneroko atseden gehiena etxebizitza horretan ematen badu.
- Etxeko gastuak partekatzea: gastuei etekina ateratzea (haurrak, diru-sarrerarik gabeko pertsonak, etab.) eta/edo diru-sarreretan laguntzea. Gastuak partekatzen ez badira, pertsonak etxe berean bereizita dagoen familia bat eratuko du.
Pertsonaren eta familiaren arteko unitate hierarkiko bitartekoa. Familia-nukleo bat honako hauek osatzen dute: seme-alabarik gabe bizi diren senar-emazteak edo bikotea, seme-alabaren batekin bizi diren senar-emazteak edo bikotea, seme-alabaren batekin bizi den aita edo seme-alabaren batekin bizi den ama. Gurasoen familia-nukleoko kide izateko, seme-alabek ezin dute bikoterik izan, ezta seme-alabarik ere.
Higiezin bakoitza eraikinaren solairu eta atearen balioez bestelako tarteune edo konbinazio bati dagokio, eta, erabileraren arabera, etxebizitza edo lokal bat izan daiteke.
Norbanako baten eta bere Estatuaren arteko lotura juridiko partikularra, jaiotzaren, naturalizazioaren, deklarazioaren, aukeraren, ezkontzaren eta legeri nazionalarekin bat datozen beste formula batzuen bidez eskuratua.
Pertsona batek eguneroko atsedenaldiak emateko baliatzen duen lekua, aisialdiko bidaiengatik, oporrengatik, senide eta lagunei egindako bisitengatik, negozioengatik, tratamendu mediko batengatik edo erlijio-erromesaldiengatik aldi baterako ez dagoela kontuan hartu gabe. Hala ere, zehaztu behar da honako hauek baino ez direla hartuko ohiko egoiliartzat lurralde-barruti batean:
- Aurreko definizioaren arabera, bertan gutxienez hamabi hilabetez jarraian bizi izan direnak.
- Aurreko definizioaren arabera, duela hamabi hilabete baino gutxiago ohiko bizilekua bertan finkatuta izan, baina gutxienez urtebete bertan egoteko asmoa zutenak.
Ostatu-hartzaile, maizter edo errentari bizilaguna da familiarekin elikagaiak partekatzen dituen eta/edo etxebizitzan bizi den pertsona oro, familiari aurretik zehaztutako diruzko kontraprestazioa ematen diona eta familiak, egonaldi horren bidez, irabazi-asmoa duenean.
Etxebizitza batean bizi ohi den pertsona bat etxebizitza horretan ez dagoela ulertuko da (aldi baterako), baldin eta lankidetza-aldian bertan gaurik ematen ez badu.
Populazio egoilirra da eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsonen multzoa, erreferentziazko datan ohiko bizilekua bertan duena.
Udalerri batekin nolabaiteko lotura duten pertsonen multzoa da, dela bertan bizi direlako, dela bertan lan egiten edo ikasten dutelako, dela urtean zehar denbora-tarte jakin batzuk ematen dituztelako (oporrak, asteburuak...).
Pertsona bat presente dagoela ulertuko da, baldin eta, lankidetza-aldian, gutxienez gau bat ematen badu etxean.