Erreferentzia-asteko ostiral eta larunbateko ostatu-gauen eta partzelak bider ostatu-gau horiei dagozkien egunak (kasu honetan bi) produktuaren arteko erlazioa, ehunekotan.
Bidaiariek establezimenduetan batez beste ematen dituzten egunen gutxi gorabeherako kopurua adierazten du, eta ostatu-gauen kopurua bidaiari kopuruarekin zatituta kalkulatzen da.
Establezimendu irekia da erreferentziazko hilabetea irekiera-aldiaren barruan duena.
Behar bezala mugatutako, egokitutako eta beharrezko instalazio eta zerbitzuekin hornitutako lur-eremua, pertsonei aldi baterako eta prezio bat ordainduta aire zabalean bizitzeko leku bat eskaintzeko, oporretarako edo turismo-helburuetarako, eta egonaldi-elementu nagusi gisa kanpadendak, karabanak edo garraiatu edo lekualdatu daitezkeen antzeko beste elementu batzuk erabiliz.
Zenbatetsitako plazak kalkulatzen dira kanpin irekietan lortutako informazioa oinarri hartuta.
Kanpinetan, plaza kopurua bat dator pertsonetan baimenduta duen edukierarekin.
Honela definitzen da: okupatutako partzelak gehi okupatutako bungalowak gehi okupatutako kanpinaren jabetzako karabanak gehi okupatutako partzelatu gabeko eremua.
Behaketa-unitatean erregulartasunez lan egiten duten eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezietan ordainsaririk jasotzen ez duten pertsonak dira ordaindu gabeko langile okupatuak.
Enpresaburu batentzat lan egiten duten pertsonak dira, lan-kontratu bat dutenak eta soldata, lansari, komisio, haborokin, destaju edo espezieko ordainsari bat jasotzen dutenak (ordainketak “Langile-kostuak” epigrafean enpresaren galdu-irabazien kontuan erregistratzen diren pertsona guztiak sartu behar dira, baita kasu batzuetan lan-kontraturik ez dagoenean ere).
Ostatu-gaua bidaiari bakoitzak establezimendu batean ematen duen gau bakoitza da. Bidaiarien sarreraren kasuan bezala, okupatutako plazak bizilekuaren arabera banakatzen dira.
Partzelen araberako okupazio-maila honela zehazten da: kanpinean hilean okupatutako partzelen guztizkoaren eta aldi horretan bertan eskuragarri daudenen arteko erlazioa, ehunekotan, bider erreferentziazko hileko egunak.
Inkestaren erreferentzia-aldian, egiten duten lanari esker, establezimenduan eta/edo espresa ustiatzaileetan ondasun eta zerbitzuak ekoizten laguntzen duten pertsonen multzoa, ordainduak eta ordaindugabeak, nahiz eta lokaletatik kanpo lan egin.
Turismo-ostatuak instalazioen, ekipamenduen eta ematen dituzten zerbitzuen arabera sailkatzean ezarritako banatze-mailak.
Kanpin batean ostatu hartzeko alokatzen den lurzatia.