Sektore horretan sartzen dira administrazio zentraleko, autonomikoko eta udal-administrazioko unitate guztiak, gizarte-segurantzako funtsak barne, goi-mailako irakaskuntzako erakundeen deskribapenarekin bat datozen unitateak izan ezik. Era berean, nagusiki administrazioak kontrolatzen eta finantzatzen dituen irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere barne hartzen ditu, goi-mailako irakaskuntzaren sektoreak administratutakoak izan ezik. Enpresa publikoak enpresen sektorean sartzen dira.
Zientziaren eta teknologiaren aplikazioa organismo bizidunetan eta haien atal, produktu edo ereduetan, material bizia edo geldoa aldatzeko eta, era horretan, ezagutzak, ondasunak eta/edo zerbitzuak sortzeko.
Erabilera bioteknologikoei lotutako eremuetan egiten den edozein azterketa, proba, esperimentu, ikerketa eta abar.
Unitate edo ikerketa-zentroaren barruan egindako bioteknologiako I+G jardueretara bideratutako zenbatekoak, finantzaketa-iturria edozein izanik ere. Zentrotik kanpo, baina I+Gko barne-zereginetan laguntzeko egindako gastuak barnean hartzen dira.
Bioteknologiako I+G jardueretara bideratutako zenbateko guztiak, funtsen jatorria edozein izanik ere.
Unitateak beste unitate batzuei espezifikoki enkargatutako bioteknologiako I+G lanen kontraprestazio gisa ordaindutako zenbatekoak.
Bioteknologiari lotutako eta unitatearen barruan egindako I+G jardueretara bideratutako zenbateko guztiak, funtsen jatorria edozein izanik ere.
Beren zeregin nagusiak egiteko ezagutza teknikoa eta esperientzia behar duten, bioteknologia-jardueretan parte hartzen duten, kontzeptu eta metodo operatiboen aplikazioan zeregin zientifikoak eta teknikoak egiten dituzten eta ikerketa-ekipamenduak erabiltzen dituzten (normalean ikertzaileek gainbegiratuta) pertsonak dira.
Bioteknologiako proiektuetan parte hartzen duten edo proiektu horiei zuzenean lotuta dauden langileak (kualifikatuak izan ala ez), administrariak, idazkariak eta bulegariak.
Ezagutza, produktu, prozesu, metodo eta sistema berriak sortzen eta proiektuak kudeatzen dituzten profesionalak. Honako hauek dira: zientzialariak eta ingeniariak; proiektuen kudeatzaileak eta administratzaileak; bioteknologiako I+G jarduerak soldata/ikasketa-beka batekin egiten dituzten graduatu ondoko ikasleak.
Jarduera bioteknologikoetan zuzenean diharduten langile guztiak, erantzukizun-mailaren araberako bereizketarik egin gabe, eta bioteknologia erabiltzen den lanekin zuzenean lotutako zerbitzuak ematen dituztenak, hala nola kudeatzaileak, administratzaileak eta bulegoko langileak. Zeharkako zerbitzuak egiten dituzten pertsonak salbuetsita daude, eta haien soldatak bioteknologiako I+Gko beste gastu arrunt gisa jaso behar dira. Pertsona fisikoen kopuruan eta lanaldi osoko baliokidetasunean neur daitezke.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) landutako eta urtero administrazio-iturriekin eta INEren estatistika-eragiketetatik lortutako informazioarekin eguneratutako enpresen direktorioa. Laginketa-oinarri gisa erabiltzen da INEk enpresen sektoreari zuzenduta egindako inkestetan.
Bizitza hobe baterako politika hobeak diseinatzeko eginkizuna duen nazioarteko erakundea. Pertsona guztientzako oparotasuna, berdintasuna, aukerak eta ongizatea bultzatuko dituzten politikak sustatzea du helburu.
Sektore horretan sartzen dira jarduera nagusi gisa publikoari errealitate ekonomikoari dagokion prezioan saltzeko ondasun eta zerbitzuen merkataritza-ekoizpena duten enpresa, organismo eta erakunde guztiak (goi-mailako irakaskuntza izan ezik). Funtsean enpresen zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak ere barne hartzen ditu.
Ikerketa eta garapen esperimentalari buruzko inkestetarako proposatutako metodologia normalizatua, ELGAk garatua. Nazioartean onartutako I+Garen definizioak eta sailkapenak ematen ditu, eta horrek nazioarteko konparazioa ahalbidetzen du. Zazpigarren eta azken edizioa 2015ean argitaratu zen.
Sektore horretan sartzen dira unibertsitate, unibertsitate-mailako zentro, institutu teknologiko eta bigarren hezkuntzaren ondoko beste zentro batzuk, haien baliabideen jatorria eta nortasun juridikoa edozein izanik ere. Barne hartzen ditu, era berean, ikerketa-institutu, estazio esperimental eta goi-mailako irakaskuntza-zentroei zuzenean lotutako, kontrolatutako eta administratutako ospitale guztiak.
Merkatutik kanpo eta etxeen zerbitzura (hau da, publikoaren) dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak dira. Partikularrak eta familiak ere barne hartzen ditu.
Giza balibideen dedikazio jakin baten baliokidea den lanaldi osoko pertsonen kopurua. Lanaldi osoko erregimenean lan egiten duten langileen kopuruaren eta lanaldi partzialeko erregimenean lan egiten duten langileen dedikazio horrekiko baliokidetasunaren arteko batura da.