C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Formatu inprimatuko argitalpena, zenbakizko hurrenkeran edo kronologikoan doazenak, izenburu komun batekin eta zenbaki zehaztugabe batekin. Atal honetan, aldian behingo argitalpen inprimatuen bolumen koadernatuak barne hartuko dira.
Artikuluen testu osoa formatu elektronikoan eskuratzeko aukera ematen duten aldizkako argitalpenak barne hartzen dira. Atal honetan ez dira sartzen Interneten eskuragarri dauden doako aldizkariak, sumarioen zerbitzuetarako sarbidea, ezta testu osoko artikuluak pakete integratu gisa berreskuratzea dakarten datu-baseetarako sarbidea ere.
Dagoeneko liburutegian jasotzen ez diren edo urtean zehar argitaratzen ez diren aldizkako argitalpenen izenburuak.
Autonomia-erkidego jakin bati zerbitzu eman eta dagokien lurralde-eremuaren barruan liburutegi nazionalaren funtzioak betetzen dituztenak. Haietako batzuek liburutegi publikoaren zerbitzuak ematen dituzte.
Ordenagailu bat liburutegietan barne-kudeaketarako da, baldin eta libututegiko pertsonalak soilik badu haietara jotzeko sarbidea.
Erreferentziazko urtean orube, eraikin, altzari eta abarren alokairuen ondoriozko gastuak; eraikinen, altzarien eta ekipamendu informatikoaren konponketa-, mantentze-eta kontserbazio-lanak; bulegoko materiala, argia, ura, erregaia, telefono eta posta bidezko komunikazioak, garraio- eta garbiketa-gastuak eta bilerak, hitzaldiak, ikastaroak eta kultura-jarduerak egitearen ondoriozkoak.
Liburutegiko plantillako pertsonala, bibliotekonomiari edo beste espezializazio bati buruzko ezagutzarik behar ez duten eginkizunak betetzen dituena: urgazleak, garbitzaileak, atezainak, zaindariak, kafetegiko langileak...
Dokumentu horretan, irudikapen grafikoa da ezaugarririk garrantzitsuena. Barne hartzen ditu inprimaki artistikoak, jatorrizko artistikoak, kopia artistikoak, argazkiak, posterrak eta marrazki teknikoak, edozein formatutan, mikroformetan izan ezik.
Dokumentu-mota horrek espazioan eta denboran lokaliza daitezkeen fenomeno zehatzen edo abstraktuen irudikapen konbentzionalak jasotzen ditu, eskala murriztuan. Definizio horretan sartzen dira honako dokumentu hauek, besteak beste: dimentsio biko eta hiruko mapak, lurbira-globoak, planoak, eredu topografikoak, mapak erliebean eta aireko irudikapenak, guztiak ere edozein formatutan. Dokumentu horietatik kanpo daude atlas eta dokumentu kartografikoak, liburu-itxurakoak eta mikroforma formatukoak.
Bilduma orokorra dutenak eta zerbitzuak erabiltzaile-kategoria jakinei soilik eskaintzen dizkietenak, hala nola presoei, ospitaleetako pazienteei, enpresa bateko enplegatuei, soldaduei…
Eskuizkributzat hartzen da eskuz idatzitako papera edo liburua, edota inprimatzeko sortutako testu baten originala edo kopia, eskuz idatzita ez badago ere. Honako dokumentu hauek barne hartzen dira, besteak beste: gutunak, txostenak eta abar, edozein formatutan, paperean edo elektronikoki.
Liburutegi batek gela bidezko sarbidea du, baldin eta erabiltzaileak bertako funts eta/edo zerbitzuetara jotzeko leku fisiko bat badu.
Unibertsitateko eta goi-mailako hezkuntzako beste erakunde batzuetako ikasleei eta plantilla akademikoari eta profesionalari zerbitzuak eskaintzen dizkietenak. Era berean, jendeari, oro har, eman diezaiokete zerbitzua.
Dokumentu horietan, mugimenduan dagoen irudia nagusitzen da; soinu-banda izan dezake, euskarri fisikoa eta erregistro- edo grabazio-prozesua edozein dela ere, hala nola filmak, mikrofilmak, zinta magnetikoak, bideogramak, laserdiscak, CDak, DVDak. Irratiaren edo telebistaren bidez zabaltzeko egin ohi dira; pantailan edo beste edozein bitartekotan ematen dira, eta jendearen esku jartzen dira. Kanpoan geratzen dira bideo-jokoak eta Multimedia CD-Rom-ak.
Liburutegi batera Internetez sartzeko aukera dago, baldin eta funtsen katalogoa Interneten kontsultatzerik badago, dela banaka dela katalogo kolektibo batean edo katalogoen multzoetan (esaterako, Estatuko Liburutegi Publikoak, Kataluniako Liburutegi Publikoak…), eta berezko funts guztiak edo haietako batzuk kontsultatzerik eta/edo deskargatzerik badago (doan izan ala ez), haren web-orriaren bidez (sarearena berarena edo lotuta duen erakundearena).
Urtean zehar zenbaki edo faszikuluak jaso izan diren aldizkako argitalpen-tituluak, inprimatutako formatuan edo mikrofitxan.
Aisiarako eta ikasteko balio duten elementu ludikoak, mahai-jokoak izan (partxisa, rol-jokoak, monopolya...) edo joko elektronikoak (PCrako bideojokoak edo kontsolak) edo CD-Rom interaktiboak izan.
Erabiltzaileen eskura dauden postuak, liburutegian irakurtzeko edo kontsultatzeko, ekipamenduarekin edo ekipamendurik gabe (ikus-entzunezkoa, informatikoa...). Kanpoan geratzen dira atarietako, entzungeletako, ekitaldi-aretoetako edo jarduera berezietarako espazioetako eserlekuak.
Eskatutako Batxilergoko titulu akademikoaren edo baliokidearen arabera kontratatzen den langilea. Administrazio Publikoaren mendeko langileen kasuan, C eta D taldeetako funtzionarioak eta maila baliokideak dituzten langile lan-kontratudunak hartu behar dira barnean.
Dokumentu digitala, lizentziaduna edo lizentziarik gabea, inprimatutako liburu baten antzekotzat jo daitekeena. Erabiltzaileei liburu elektronikoen irakurgailuetan (e-books) edo edukiak ordenagailu batetara transmitituz mailega dakizkieke, denbora mugatu batez. Formatu elektronikoko aldizkako argitalpenak barne hartzen dira, betiere artikuluen testu osora jotzerik badago. Hala ere, ez dira aldizkako argitalpen elektronikotzat hartuko Interneten eskuragarri dauden doako aldizkariak, sumario-zerbitzuetarako sarbidea ez eta testu osoko artikuluak berreskuratzea pakete integratu gisa dakarten datu-baseetarako sarbidea ere.
Erakunde bat edo erakundearen zati bat da, eta helburu nagusi du dokumentuen bilduma antolatu bat biltzea eta hari eustea eta informazio-baliabideen erabilerarako bide ematea, erabiltzaileen informazio, ikerketa, hezkuntza, kultura edo aisiarako beharrei erantzuteko. Estatistika hori egiteko, liburutegia zerbitzu-puntu bat edo batzuk izan ditzakeen administrazio-unitatetzat jotzen da.
Administrazio-unitatea osatzen duten zerbitzu-gune guztien azalerak sartuko dira. - Azalera erabilgarria guztira: Liburutegiak dituen arlo guztien multzoa da. Eraikina beste erakunde batekin edo haren gaineko erakundearekin partekatzen badu, liburutegiaren azalera erabilgarri osoa baino ez da adieraziko. - Liburutegi-erabilerako azalera erabilgarria: Liburutegi-erabilerako azalera erabilgarriak honako hauek barne hartzen ditu: irakurleentzako espazioa eta irakurketa-eremuak, apalategien eremua eta biltegiratze-guneak, langileen lan-eremuak, erabiltzaileentzako zerbitzu-guneak, erakusmahaiak, erakusketa-aretoa, ekipamendu-eremuak eta liburutegiko zerbitzuetarako eta baliabideetarako erabiltzen diren beste gune guztiak. Kanpoan uzten ditu: atariak, itxarongelak eta atseden-gelak, langileentzako atseden-guneak, kafetegia, komunak, igogailuak, eskailerak, jantzitegiak eta berogailuetarako edo aire girotuko gailuetarako okupatutako espazioak.
Liburutegiaren ondare-titular gisa agertzen den pertsona fisikoa edo juridikoa, nahiz eta, batzuetan, liburutegia finantzatzen edo kudeatzen duen erakundearekin bat ez etorri.
Liburutegiko edo hartako zerbitzu edo atalen baten txartela duten pertsonak, edo liburutegiko erabiltzaileen datu-basean alta emanda daudenak.
Liburutegi batean izena emanda dauden erabiltzaileak, erreferentzia-aldiaren amaieran helduen irakurle-txartela dutenak.
Liburutegi batean izena emanda dauden erabiltzaileak, erreferentzia-aldiaren amaieran haurren irakurle-txartela dutenak.
Programa informatikoak dira, eduki ludikorik gabeak, erabiltzaileek erabiltzeko maileguan uzten direnak edo deskargatzen direnak. Ez dira haien artean sartzen liburutegian soilik erabiltzen direnak (liburuzainaren testu-tratamenduko programa, langileak kudeatzeko programa…).
Liburutegira bertako edozein zerbitzu erabiltzera edo bertako edozein jardueratan parte hartzera joaten diren pertsonak: liburuak edo apunteak aztertzea, liburutegiko obrak kontsultatzea, katalogoak kontsultatzea, mailegua, informazioa, kultura-jarduerak...
Soldatarik jaso gabe liburutegiko zereginetan laguntzen duen pertsona.
Elektronikoki antolatutako eta bildutako informazioaren bilduma. Ez dira hartan sartzen erabiltzaileek sarbiderik ez duten liburutegiaren berezko datu-baseak (pertsonalaren datu-basea, esaterako), ez eta Internetetik eskuragarriak diren doakoak ere.
Liburutegiko bildumaren parte diren dokumentuen multzoa da.
Liburutegi bakoitza, liburutegi independentea izan zein erabiltzaileei zerbitzuak eskaintzen dizkien administrazio-unitate zabalago baten partaide izan. Zerbitzu-puntu finkoak eta mugikorrak kontabilizatu behar dira; zerbitzu-puntu mugikorra liburutegi-zerbitzuak emateko erabiltzen den ibilgailu bakoitza da, ez egiten duen geldialdi kopurua.
Prozesu horren bidez, liburutegi batek dokumentu bat edo dokumentu baten zati bat eskuratzen du beste liburutegi batetik, erabiltzaileek hala eskatuta eta liburutegiko bertako funtsen bilduman eskuragarri ez dagoena. Eskatutako materiala aldi baterako maileguan bidal daiteke, edo kopia bidez eman daiteke, trukean, fotokopia edo mikrofilm bidez.
Diziplina edo jakintza-eremu jakin baten inguruko funtsen bilduma bat dutenak. Liburutegi espezializatuak dagokien erakundearen arabera sailkatzen dira: - Erlijio-erakundeetako liburutegiak: katedraleko kabildoen, komentuen eta abarren mendeko liburutegiak. - Administrazioaren liburutegiak: administrazioko edozein erakunderi, departamenturi edo parlamentuari zerbitzua emateko liburutegiak, nazioarte-, nazio-, eskualde- eta toki-mailako erakundeak barne. Era berean, jendeari, oro har, eman diezaiokete zerbitzua. - Ikerketa-zentroetako liburutegiak: ikerketa-erakunde baten mendeko liburutegiak, dagokien erakundeak duen ikergaian edo ikergaietan espezializatutako funtsen bilduma bat dutenak. Hemen errege-akademietako eta unibertsitate-enpresa fundazioen liburutegiak sartzen dira. Talde honetan ez dira sartzen goi-mailako irakaskuntzako erakundeetako liburutegiak. - Elkarteetako eta profesionalen elkargoetako liburutegiak: profesionalen elkarteek, sindikatuek eta antzeko beste elkarte batzuek mantentzen dituzten liburutegiak, helburu nagusi dutenak haien zerbitzuak eskaintzea lanbide edo ogibide jakin bateko kide eta langileei. - Enpresa edo firma komertzialetako liburutegiak: erakunde batek hartako langileek lan egiteko behar duten informazioa batzeko mantentzen dituen liburutegiak. - Artxibategi eta museoetako liburutegiak: zerbitzu ematen dioten artxibategiaren edo museoaren misioarekin zerikusia duten funtsen bildumak dituzten liburutegiak; zentroko langileen eta arlo horretako ikertzaileen zerbitzura daude. - Osasun-zentroetako liburutegiak: ospitale edo antzeko erakundeetan osasun-arloko profesionalen zerbitzura dauden liburutegiak. Sektore publikoko eta sektore pribatuko liburutegiak barne hartzen ditu. (Konpainia farmazeutikoetako liburutegiak ez ditu barne hartzen, enpresa edo firma komertzialen liburutegietan sartzen dira) - Beste liburutegi espezializatu batzuk: aurreko kategorietan sartzen ez den beste edozein liburutegi.
Prestakuntzarako, ikerketarako eta hobekuntzarako beka bat duen pertsona, helburua liburutegietako tekniketako espezialistak prestatzea helburu izanik. Bekadunak ez du ez kontratu- ez estatutu-harremanik, eta ez du lan- edo funtzionario-loturarik beka ematen duen erakundearekin edo departamentuarekin.
Orube eta eraikinetako gastuak eta beste inbertsio-gastu batzuk. Orube eta eraikinetako gastuek barne hartzen dituzte liburutegia eraikitzeko, dauden eraikinak handitzeko orubeak erosteko, edo konponketa-obrak egiteko eta haiek birgaitzeko obrak egiteko eginiko gastuak. Beste inbertsio-gastuek barne hartzen dituzte bulegoko altzariak eta ekipamendua eskuratzearen ondoriozkoak, ekipamendu informatikoa (hardwarea eta softwarea), dauden ondasunak antzeko beste batzuengatik ordezkatzea eta fundazioen bibliografia-sortak.
Ordenagailu bat erabilera publiko esklusibokoa da, baldin eta liburutegitik kanpoko publikoak soilik erabiltzen badu liburutegiko funts eta zerbitzuetara sartzeko.
Erreferentziazko urtean liburutegiko funtsak handitzeko eginiko gastu osoa. Ez dira barne hartzen Liburutegiaren hasierako funtsa eratzeko gastuak.
Transakzio horren bidez, erabiltzaile batek liburutegiko esparrutik kanpo eraman dezake dokumentu bat denbora-tarte jakin batean. Atal honetan, material bakoitzetik maileguan utzitako unitate fisikoak jasoko dira.
Edozein liburutegi independente edo liburutegi-talde bat, zuzendaritza bakar baten pean edo administrazio bakar baten pean. Beraz, administrazio-unitatetzat joko da kudeaketa teknikorako eta administratiborako berezko gaitasuna duen liburutegi edo liburutegi-talde oro.
Liburutegiko plantillan dagoen pertsonala, bibliotekonomiaz eta dokumentazioaz bestelako diziplinaren batean espezializatuta dagoena, hala nola kontabilitatean, langileen kudeaketan, administrazio-lanetan, informatikan, koadernaketan, animazio soziokulturaean...
Honako irizpide hauek betetzen dituena: - Bilbiografia-funtsak biltzen, katalogatzen eta kontserbatzen ditu, inprimatuak, eskuz idatziak eta ez-liburuzkoak, edozein euskarri materialetan eta hizkuntza koofizialetan eta espainieraren dialektoetan jasoak. - Legez, lurralde nazional osoaren lege-gordailua du ezarrita, Espainiako bibliografia-ekoizpenari buruzko informazioa prestatu eta zabaltzeko, lege-gordailuaren ondoriozko sarreretatik abiatuta. - Ikerketa- eta garapen-programak egiten, koordinatzen eta sustatzen ditu, haren eskumeneko arloetan.
Liburutegi bat publikoa izango da honako irizpide hauek betetzen dituenean: - Funts orokorren bilduma bat du, kultura-, hezkuntza-, aisia- eta gizarte-arloko informazio-zerbitzuak eskaintzen ditu eta herritar guztiek erabil dezakete. - Dokumentuak askatasunez eta doan maileguan hartzeko eta kontsultatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. - Liburutegi publikoen funtsek sarbide librea dute eta maileguan utz daitezke. Hala ere, segurtasun- eta kontserbazio-motiboengatik beharrezkoa denean, sarbidea mugatu dezakete funts horien zati batera.
Erantzukizuneko funtzioak betetzeko exijitzen den lizentziatu edo diplomatuaren titulu akademikoaren arabera kontratatzen den pertsonala; funtzio horietako batzuk dira, besteak beste, liburutegi-zerbitzu eta -sistemak eta informazioa planifikatzea, antolatzea, administratzea eta ebaluatzea. Administrazio publikoaren mendeko pertsonalaren kasuan, A eta B eskaletako liburuzainen kidego berezietako funtzionarioak (liburutegietako fakultatiboak eta laguntzaileak) sartu behar dira, bai eta antzeko mailetako langile lan-kontratudunak ere.
Kontsultatzeko handitzea behar duen argazki-dokumentua. Mikrofilm biribilkiak eta mikrofitxak barne hartzen ditu.
Musika edukia duten dokumentuak barne hartzen ditu; normalean noten bidez irudikatzen da, musika eta dokumentu horiek orri solteak izan daitezke edo liburu bat era dezakete, edozein formatutan, mikroformetan izan ezik.
Zerbitzu honek liburutegiko erabiltzaileei katalogoan dagoen informazioa aurkitzeko eta funtzio osagarriak egiteko bide ematen die, hala nola erabiltzaileak erreserbak eskatzea, funtsak eskatzea erabiltzaileak eskuratu ezin dituen gordailuen kasuan...
Ordenagailuen eta terminal informatikoen erabilera honela sailkatuko da: - Erabilera publiko esklusibokoa, baldin eta liburutegitik kanpoko publikoak soilik erabiltzen baditu liburutegiko funts eta zerbitzuetara sartzeko. - Barne-kudeaketarako, baldin eta libututegiko pertsonalak soilik badu haietara jotzeko sarbidea. - Mistoa, baldin eta barne-kudeaketarako eta erabilera publikorako erabiltzen badira.
Ordenagailu bat mistoa da, baldin eta barne-kudeaketarako eta erabilera publikorako erabiltzen bada.
"Langile-kostuak dira enplegatzaile batek enplegatu bati (finkoa, aldi baterakoa edo etxetiko langilea) erreferentziazko aldian egindako lan baten truke dirutan edo gauzatan ordaindu behar dion ordainsari osoa.
Langile-kostuetan sartzen dira, halaber, unitateak atxikitako enplegatuen zergak eta gizarte-segurantzarako kotizazioak eta enpresaburuaren nahitaezko eta borondatezko gizarte-kotizazioak.
Langile-kostuak osatzen dituztenak honako hauek dira:
- soldatak eta lansariak
- gizarte-segurantzari lotutako enpresa-kostuak
Erreferentziazko aldian ordaindutako ordainsari guztiak hartzen dira barnean, lanaldiaren, produkzioaren edo destajuko lanaren arabera ordaintzen den eta aldizka ordaintzen den ala ez kontuan hartu gabe. Horiez gain, honako hauek hartzen dira barnean: haborokin guztiak, produktibitate- eta errendimendu-primak, kontraprestaziorik gabeko ordainketak, aparteko ordainsariak (eta antzekoak), kaleratzeagatiko kalte-ordainak, ostatua eta garraioa, bizi-kostuagatiko primak eta familia-esleipenak, komisioak, asistentzia-primak, aparteko orduak, gaueko lana eta abar, baita zergak, gizarte-segurantzarako kotizazioak eta langileek ordaindu beharreko eta ugazabek iturrian atxikitako gainerako zenbatekoak ere.
Halaber, gizarte-segurantzari lotutako enpresa-kostuak hartzen dira barnean. Haien barruan, erretiroa, gaixotasuna, amatasuna, ezintasuna, langabezia, istripu eta gaixotasun profesionalak, familia-sorospenak eta beste kontingentzia batzuk ordaintzera bideratutako enpresaburuaren gizarte-segurantzarako kotizazioak sartzen dira. Kostu horiek estatutupekoak, hitzarmen kolektibo baten xedeak, kontratupekoak nahiz borondatezkoak izan sartu behar dira."
Wifi gunetzat jotzen da erabiltzaileak, gailu eramangarrien bidez (ordenagailuak, tabletak, telefono mugikorrak…) Internetera sar daitezkeenean (Wifia edo beste konexio batzuk barne).
Funts eta zerbitzuetara sartzeko aukera edozein pertsonari ematen dioten liburutegiak, nahiz eta sartzeko liburutegiak erabiltzaileei emandako txartelen bidez egin.
Funts eta zerbitzuetara sartzeko aukera erabiltzaile-kategoria jakin bati soilik ematen dioten liburutegiak (esate baterako, ospitale bateko pazienteak, presoak, dagokien erakundeko enplegatuak, ikertzaileak…).
Soinuzkoak baino ez diren erregistroak, edozein formatutan (CDa, mikroildo-diskoak, magnetofono-zintak, kaseteak…).






