Goi-teknologiako sektorea ELGAren irizpideen arabera zehaztuko da, eta ezaugarri komun gisa goi-teknologiako sektorearekiko lotura duten jarduera ekonomiko guztiak bilduko ditu, industria-arlokoak zein zerbitzu-arlokoak.
Sektore horretan sartzen diren EJSN-2009ko jarduerak honako hauek dira:
EJSN-2009 SEKTOREA
Goi-teknologiako manufaktura-sektorea
21 Farmazia-produktuen fabrikazioa
26 Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa
30.3 Eraikuntza aeronautiko eta espaziala eta hari lotutako makineria
Erdi-goi teknologiako manufaktura-sektoreak
20 Industria kimikoa
25.4 Armen eta munizioen fabrikazioa
27-29 Material eta ekipamendu elektrikoaren fabrikazioa; Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipamenduaren fabrikazioa; Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien fabrikazioa
30 (30.1 eta 30.3 izan ezik) Bestelako garraio-materialaren fabrikazioa, honako hauek izan ezik: ontzigintza; eraikuntza aeronautikoa eta espaziala eta hari lotutako makineria.
32.5 Tresna eta hornigai mediko eta odontologikoen fabrikazioa
Goi-teknologiako edo puntako zerbitzuak
59-63 Zinema-jarduerak, bideo-jarduerak eta telebista-programei lotutakoak, soinu-grabazioa eta musika-edizioa; Irrati eta telebistako programazioa eta emanaldia; Telekomunikazioak; Programazioa, aholkularitza eta informatikari lotutako beste jarduera batzuk; Informazio-zerbitzuak