
2026ko urriaren 20an Baluartean egindako jardunaldia, Nastat eta Iberifierrek antolatua, estatistikak egungo gizartean duen zeregina aztertzeko eta datua bistaratzea eta egiaztatzea komunikabideetan desinformazioari aurre egiteko funtsezkoa dela hausnartzeko.
Jardunaldiaren lehenego zatia
Javier Remírez lehendakariorde eta sailburuaren ongietorria ematen du eta jardunaldiari sarrera ematen dio. Jarraian, Xaquín GV-k (Fundació ViT, Visualizació per a la transparecia) "Datuak ikustea munduarekin konektatzeko" hitzaldia eskaintzen du. Amaitzeko, Antonio Delgadok (Datadistaren sortzaileetako bat), Paula Guisadok (RTV datuen arduraduna) eta Ramón Salaverriak (Iberifierren koordinatzailea) "Datutik kontakizun bisualera" mahai-ingurua partekatu dute.
Jardunaldiaren bigarren zatia
Kafea hartzeko etenaldiaren ondoren, Álvaro García (Editor en Maldita.es), Irene Larraz (Newtral labeko koordinatzailea), Sergio Hernández (EFEko arduraduna, Verifica) eta Ramón Salaverría (Iberifier-eko koordinatzailea) mintzatu dira "Konfiantza sortzen duten datuak" mahai-inguruan. Eta Kiko Llanerasek (El País-eko Narrativas Visuales) "Nola pentsatu hobeto datuekin" hitzaldiarekin ixten du jardunaldia.
