Eskola web-gunea
NASTAT. I+G eta produktibitatea
Jarduera garatzeko baliabideak
Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.
Hartzaileak: DBHko 4. maila (Batxilergoko 1. mailarako ere)
Iraupena:
Eskolako 3-4 saio (50-55 minutu saioko). Esplorazio- eta analisi-fasea.
- 1. eta 2. jarduerak (saio 1).
- 3. jarduera (saio 1).
- 4. aktibatzailea 4 (saio 1).
Eskolako 2 saio gutxienez (50-55 minutu saioko). Ikerketa-fasea.
4. jarduera (2 saio gutxienez, sakontze-mailaren arabera).
Helburuak:
- Indizeen konparazioan eta haien arteko erlazioan oinarritutako datuen analisia eta interpretazioa.
- Eguneroko bizitzako estatistika-eragiketa erreal bati lotutako informazioa aurkitzea eta lortzea.
Eduki didaktikoak:
- Azterlan estatistikoen diseinua.
- Datuen kokapena eta antolaketa.
- Indizeen konparazioa.
- Parametro estatistikoak lortu eta konparatzea.
- Sakabanatze-diagramak eta grafikoen konparazioa.
- Aldagai-bikoteen arteko lotura edo erlazioa aztertzea.
Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):
- Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
- Konpetentzia digitala. (KD)
- Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa. (KPSII)
Metodologia: Lana bikoteka edo taldeka. Lan kolektiboa. Analisi-jarduera.
Behar diren baliabideak: Chromebook-ak. Google kalkulu-orria. Proiektore edo monitore elkarreragilea.
Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak. Ekonomia

3. DHB
Zenbatezina zenbatzen
Biztanleria simulagailu dinamikoen eta kalkulu-orri kolaboratiboen bidez zenbatesteko erronka errealak

4. DBH
Korrelazio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko erlazio lineala aztertzea.

Batxilergoa (1.)
Soldata Egituraren Udal Estatistika
Nafarroako soldata egitura ikertu eta aztertzea hainbat faktoreren arabera.

4. DBH
NASTAT. I+G eta produktibitatea
Nafarroako I+Gko inbertsioa ikertu eta aztertzea, eta enpresen produktibitatean duen eragina egiaztatzea.

3. DHB
Superreko erosketa
Supermerkatuko produktuen prezioen lehen digitu esanguratsuaren banaketa zehaztea.

3. DHB
Saskibaloi partida
Zer jokalari atera behar dut partida goitik behera aldatzeko?

Batxilergoa (1.)
Erregresio lineala
Bi zenbakizko aldagairen arteko mendekotasun linealik badagoen ikertu eta aztertzea
