Web escolar - Título

Web escolar

Eduki publikatzailea

Superreko erosketa

Supermerkatuko produktuen prezioen lehen digitu esanguratsuaren banaketa zehaztea.


Hartzaileak: DBHko 1. mailatik DBHko 4. mailara. DBHko 3. mailarako gomendagarria.


Iraupena:

Eskolako 4-5 saio (50-55 minutu saioko).


Helburuak:

  • Estatistika deskribatzailearen nozioak eta maiztasun-probabilitatearen nozioa sartzea.

Eduki didaktikoak:

  • Datuak bildu eta antolatzea. 
  • Estatistika deskribatzailearen oinarrizko nozioak (maiztasunak eta ehunekoak, barra-diagrama, lerro-diagrama).
  • Maiztasun-probabilitatea.
  • Benford-en legea edo lehen digituaren legea
  • Google kalkulu-orria erabiltzea.

Funtsezko konpetentziak (LOMLOE):

  • Matematikako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzako konpetentzia (STEM, ingeleseko siglak).
  • Konpetentzia digitala. (KD)
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa. (KPSII)

Metodologia: Lana bikoteka. Lan kolektiboa. Deskubritzeko jarduera.


Behar diren baliabideak: Chromebook-ak. Google kalkulu-orria. Proiektore edo monitore elkarreragilea. 


Beste gai batzuekiko harremana: Informatika. Gizarte Zientziak. Ekonomia.