Eduki publikatzailea

IKTen erabilera enpresetan

Argitalpen-data: 2024-ots-29 Datuen erreferentzia: 2022. urtea eta 2023ko lehen hiruhilekoa

Interneterako konexioa duten 10 langile edo gehiagoko enpresen % 20,7k Cloud Computing zerbitzuak erosi ditu 2023ko lehen hiruhilekoan. % 17,9k Business Intelligence erabiltzen du, eta % 9,0k Adimen Artifiziala

10 langile edo gehiagoko enpresen % 34,8k merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak egin zituzten, eta % 36,0k “online” erosi zuten 2022an.

Ordenagailuen eta sareen erabilera. 2023ko lehen hiruhilekoan, 10 langile edo gehiago dituzten enpresetako hamar langiletik ia seik erabiltzen dituzte ordenagailuak enpresa-helburuekin erabiltzen dituzte, eta % 54,9k Interneterako konexioa eta enpresa-helburuak dituzten ordenagailuak baliatzen dituzte.

Web komunikazioei dagokienez, Interneterako konexioa duten Nafarroako enpresen % 29,0k webgunea daukate edo eraikitzen ari dira, baina proportzio horiek aldatu egiten dira enplegatu kopuruaren arabera.

IKTetako espezialistak. 10 langile edo gehiagoko enpresen % 13,9k informazioaren eta komunikazioaren teknologietako (IKT) espezialistak enplegatu zituen, eta hamar enpresatik ia bik IKTetako enpresako langileentzako prestakuntza-jardueretan inbertitu zuten 2022an.

IKT tekonologiak enpresetan. Aztertutako teknologia berrien artean, 10 langile edo gehiagoko enpresek gehien erabiltzen dituztenak ERP (Enterprise Resource Planning) eta CRM (Customer Relationship Management) dira, % 64,4 eta % 29,3rekin, hurrenez hurren. Ondoren, Cloud Computing zerbitzuen erosketa dago (enpresen % 20,7k egina).

Telelana. Telelanari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresen % 32,2k telelana egiteko aukera ematen dute, eta telelaneko batez besteko egun kopurua 2,1 da astean. Ehuneko hori % 74,9ra igotzen da 200 langile edo gehiagoko enpresetan.

Merkataritza elektronikoa. Merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak, batez beste, 10 langile edo gehiagoko enpresa nafarrek, elektronikoki saldu zutela adierazi zutenek, egindako salmenten guztizkoaren % 26,3 izan ziren (aurreko urteko zifra lau puntu baino gehiago jaitsi zen).

10 langile edo gehiago zituzten Nafarroako enpresen % 36,0k Internet edo beste sare telematiko batzuen bidez egin zituzten erosketak 2022an. 

Autonomia-erkidegoak. 2023ko lehen hiruhilekoan, egoitza sozialak Katalunian, Madrilgo Erkidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten 10 langile edo gehiagoko enpresek dituzte IKTen erabileraren intentsitate handienak, eta Kantabriak eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoek dituzte ehuneko txikienak.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez