Eduki publikatzailea

Jabetza Eskubideen Eskualdaketen Estatistika

Argitalpen-data: 2024-api-22 Datuen erreferentzia: 2024ko Otsaila Behin-behineko datuak

Otsailean, 3.360 finka inskribatu dira Nafarroako jabetza-erregistroetan, aurreko urteko hil berean baino % 24,4 gehiago

Aurreko hilarekin alderatuta, etxebizitzen salerosketa % 43,8 igo da

Finkak guztira. Otsailean, 3.360 finka inskribatu dira, guztira, Foru Komunitateko jabetzaerregistroetan, duela urtebete baino % 24,4 gehiago; landa-finken kopurua % 5,6 igo da eta hirifinkena % 33,5.

Salerosketa. Otsailean erregistratutako salerosketen % 83,2 hiri-finkei dagokie, eta % 16,8 landa-finkei. Hiri-finken kasuan, % 57,0 etxebizitzen salerosketak dira.

Urteko terminoetan, hiri-finken salerosketa % 45,3 igo da, eta landa-finkena % 24,0 igo da. Hileko terminoetan, hiri-finken salerosketa % 39,7 igo da, eta landa-finkena, berriz, % 5,6 jaitsi da.
Etxebizitzak. Otsailean, Nafarroako jabetza-erregistroetan inskribatutako etxebizitzen salerosketak 801 izan dira guztira; hau da, % 50,6ko igoera izan da urteko terminoetan, eta % 43,8koa igoera aurreko hilabetearekin alderatuta.

Espainia. Urteko kopuruei dagokienez, salerosketa bidez eskualdatutako etxebizitzen kopurua % 5,8 igo da.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez