Eduki publikatzailea

Biztanleriaren euskara-ezagutzaren araberako estatistika

Argitalpen-data: 2023-mai-05 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

3 urte edo gehiagoko biztanleen % 26,5k euskara-ezagutzaren bat dute

Euskarazko hizkuntza-gaitasuna. 2021. urtean, 3 urte edo gehiagoko euskaldunen proportzioa % 14,9koa da, euskaldun hartzaileena % 11,6koa eta ez-euskaldunena % 73,5ekoa. 

Sexua. 2011. urtearekin konparatuz gero, euskaldunen eta euskaldun hartzaileen ehunekoak gora egin du pixka bat gizonen zein emakumeen artean.

Adina. 25 urtetik beherako euskaldunen ehunekoa modu progresiboan handitu da azken urteotan.

Nazionalitatea. Atzerritar nazionalitatea duten euskaldunen eta euskaldun hartzaileen ehunekoa aurreko urteetakoa baino txikiagoa da. Izan ere, 1986. urtean % 11,2 eta % 2,7 ziren, hurrenez hurren.

Jaioterria. Jaioterria erabakigarria da biztanleriaren euskara-ezagutzan. Izan ere, eremu euskaldunean  jaiotakoen % 73,9 euskaldunak dira, eta zifra hori % 2,7ra besterik ez da iristen eremu ez-euskaldunean jaiotakoen artean. 

Bizilekuaren hizkuntza-eremua. Eremu mistoan, euskaldunen ehunekoa puntu bat igo da hamar urtean eta ehuneko zortzi puntu 1986az geroztik

Udalerriak. Euskaldunen proportzioa % 80,0tik gorakoa da Nafarroako Foru Komunitateko 272 udalerrietako 21ean. Udalerri horiek guztiak eremu euskaldunean daude.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez