Eduki publikatzailea

Etxebizitza parkearen estatistika.
2022. urtea

Argitalpen-data: 2023-mai-04 Datuen erreferentzia: 31/12/2022

Nafarroan, 2022ko abenduaren 31n, 329.412 etxebizitza daudela kalkulatzen da, aurreko urtean baino % 0,6 gehiago

Etxebizitza kopurua. Nafarroak, 2022ko abenduaren 31n, 329.412 etxebizitza ditu; haietatik, 10etik ia 8 etxebizitza nagusi gisa daude okupatuta eta gainerakoak hutsik daude eta/edo bigarren etxebizitzak dira.

Bilakaera. Etxebizitza-parkea, azken urtean, % 0,6 hazi da; balio hori azken urteotakoaren oso antzekoa da.

Udalerrien tamainen araberako desberdintasunak. Lurralde-ikuspegitik, desberdintasun handiak ikusten dira etxebizitzaren okupazioan, neurri handi batean udalerrien tamainagatik.

Udalerri txikiagoetan, '200 biztanletik beherakoetan’, etxebizitza hutsen edo bigarren etxebizitzen portzentajea, 2022ko abenduaren 31n, etxebizitza-parkearen % 49,0koa da; balio hori jaisten doa, pixkanaka, eta, 10.000 eta 29.999 biztanle arteko udalerrietan, etxebizitza hutsen edo bigarren etxebizitzen kopurua % 12,5ekoa da gutxienez.
Nafarroan biztanle kopuru handiena duten udalerrietan –Iruña eta Tudela–, etxebizitza hutsen edo bigarren etxebizitzen portzentajea antzekoa da, % 16,1ekoa eta % 16,2koa, hurrenez hurren.

Desberdintasunak udalerrien arabera. Udalerri-eremuan, etxebizitza hutsen edo bigarren etxebizitzen portzentaje baxuena Arangurengo udalerrian izan da, % 5,9koa, eta balio handiena, Castillonuevon, % 73,5ekoa. Biek erakusten dute ingurunean nagusitzen den egoera. 

Etxebizitza hutsen edo bigarren etxebizitzen portzentajea udalerri bakoitzean

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez