Eduki publikatzailea

Gizarte eta bizi baldintzen inkesta (osasuna). 2022. urtea

Argitalpen-data: 2023-mai-25 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Nafarroako populazioaren osasun-egoeraren autobalorazioa 73,1 puntukoa da 2022an, 100 punturen gainean

Nafarroan bizi diren 15 urteko edo gehiagoko biztanleei buruzko azterlana

 

Egunean norberarengan hautemandako osasunaren balorazioak pixka bat gora egin du aurreko urtekoaren aldean (2022an 73,1ekoa eta 2021ean 72,9koa), 2017an izan zen jaitsieraren ondoren. 

Azken urtean norberarengan hautemandako osasunaren balorazioa. Gora egin du azken urtean osasun txarra edo oso txarra dutela baloratzen duen populazioaren portzentajeak (% 10,7koa 2022an eta % 9,1ekoa 2021ean) eta behera egin du osasun ona edo oso ona izan duenak (% 64,5, 2022an eta % 64,9, 2021ean). Gainera, gizonek oraingoan ere emakumeek baino hobeto baloratu dute haien osasuna (% 68,1 eta % 61,1, hurrenez hurren).

Jarduera fisikoa. Jarduera fisiko pixka bat egiten duen biztanleriaren portzentajea areagotu egin da 2022an 2016arekin alderatuta (% 68,1etik % 77,2ra)

Elikadura. 2017tik, 3,5 egin du gora astean 5 aldiz baino gehiagotan barazkiak jaten dituzten pertsonen portzentajeak (2017an % 47,5 eta 2022an % 51,0).

2022an, adinekoak, emakumeak eta Nafarroako Iparraldean eta Hegoaldean bizi diren pertsonak dira berduraren kontsumoaren portzentaje handienak dituztenak, astean bost aldiz baino gehiagokoak. yores porcentajes de un consumo de verdura por encima de cinco días a la semana. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez