Eduki publikatzailea

Nafarroako Enpresen Direktorioa. 2023ko urtarrilaren 1ean

Argitalpen-data: 2023-abu-16 Datuen erreferentzia: 2023ko urtarrilaren 1ean

Nafarroan 2023ko urtarrilaren 1ean jarduera duten enpresen kopurua % 1,1 igo da aurreko urtearekin alderatuta, eta 38.941 dira

Enpresa-egitura. Gainerako zerbitzuak sektoreak du pisu handiena enpresen populazioaren egituran, eta honako jarduera hauetako 22.287 enpresa biltzen ditu: ostalaritza; garraioa eta biltegiratzea; informazioa eta komunikazioak; finantzak eta aseguruak; higiezin-jarduerak, profesionalak, zientifikoak eta teknikoak; administrazioa eta zerbitzu osagarriak; hezkuntza; osasungintza eta gizarte-laguntza; eta bestelako gizarte-jarduerak (zerbitzu pertsonalak barne). Horiek enpresa guztien % 57,2 dira.

Merkataritza sektoreak ere pisua handia du, 8.554 enpresa baititu.

Azkenik, Eraikuntza sektoreko enpresak guztizkoaren % 12,0 izan ziren, eta Industria sektorekoak (Energia barne) % 8,8.

Lokalak. DENAn erregistratutako enpresa aktiboek 42.381 lokaletan garatu zuten beren jarduera. Zifra hori aurreko urtean erregistratutakoa baino % 0,1 txikiagoa da.

Tamaina. Tamainaren ikuspegitik, soldatako pertsona kopuruaren arabera neurtuta, Nafarroako enpresek tamaina txikikoak izatea dute bereizgarri. Hala, Nafarroako enpresen % 81,0k bi soldatako pertsona edo gutxiago zituzten.

Lurraldea. Enpresa aktibo gehienak ‘Nafarroako Eremu Zentralean’ (guztizkoaren % 58,7) eta ‘Tuterako Erriberan’ (% 13,1) biltzen dira. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez