Eduki publikatzailea

Kaleratzeen eta horien kostuen estatistika

Argitalpen-data: 2024-ots-29 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Nafarroan 8.551 kaleratze izan ziren 2022an, 8.375 langileren gaineko eraginarekin

2022an, 8.551 kaleratze izan ziren Nafarroako Foru Komunitatean, aurreko urtean baino % 18,2 gehiago, eta 8.375 langileri eragin zieten, 3.985 enpresa inplikatuta zeudela. Batez besteko kalte-ordaina 8.391,91 eurokoa izan zen, 2021ean baino % 20,2 txikiagoa.

Sexua. 8.551 kaleratzeetatik, 4.533 gizonenak izan ziren (10.915,54 euroko batez besteko kalte-ordaina), eta 3.519 emakumeenak (5.977,66 euroko batez besteko kalte-ordaina). Sexuaren arabera sailkatu gabeko kaleratzeak guztizkoaren % 5,8 izan ziren.

Jarduera ekonomikoaren sektorea. Kaleratze gehienak Zerbitzuen sektorean izan ziren, eta ondoren honako hauetan: Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza (4.459, 1.228, 631 eta 208 kaleratze, hurrenez hurren). 

Batez besteko kalte-ordainik handiena Industrian eman zen, eta, ondoren, Zerbitzuetan, Eraikuntzan eta Nekazaritzan (20.845,93, 6.208,53, 4,117,92 eta 2.484,01 euro, hurrenez hurren). 

Kaleratze mota.  Kopuru handiena ‘enpresaren arrazoi objektiboengatik’ izan zen (4.647 kaleratze), eta, ondoren, ‘diziplinazko kaleratze indibidualengatik’ (2.225 kaleratze).

Batez besteko kalte-ordainik handiena ‘kaleratze kolektiboetan’ eman zen (18,561,30 euro), eta, ondoren, ‘enpresaren arrazoi objektiboengatik’ egindako kaleratzeetan (8.152,79 euro).  

Enpresak. Kaleratzeetan inplikatutako 3.985 enpresetatik, Zerbitzuen sektoreko enpresek egin zituzten kaleratze gehienak (2.071), eta, ondoren, Industriaren sektoreko enpresek (642) eta Eraikuntzaren sektorekoek (337). 

Espainia. 2022an 528.413 kaleratze izan ziren, hau da, aurreko urtearen aldean % 18,0ko igoera izan zen, eta horrek 520.789 langileri eta 259.432 enpresari eragin zien. Batez besteko kalte-ordaina 8.251,41 eurokoa izan zen, 2021ean baino % 27,7 txikiagoa

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez