C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Enpresaburuen arteko lankidetza-sistema bat da, denbora jakin edo zehaztugabe batez, obra, zerbitzu edo hornidura bat gauzatzeko edo garatzeko. Ez dute nortasun juridiko propiorik. Obra edo zerbitzua burutu edo garatu ondoren, lotura amaitu egingo da, eta hura ezin izango da hamar urtetik gorakoa izan.
El aumento de capital social puede realizarse por emisión de nuevas acciones o por elevación del valor nominal de las ya existentes.
En la inscripción del aumento de capital, además de las circunstancias generales, figuran:
-el importe del aumento
-la identificación de las nuevas acciones o el incremento de valor nominal experimentado por las antiguas
-la nueva redacción de los artículos de los Estatutos relativos al capital y a las acciones.
Aurrezki-kutxak fundazio-egiturazko eta izaera juridiko pribatuko enpresak dira eta banku-jarduera betetzen dute. Hura eratzeko administrazio-arloko baimena Bankuenaren antzekoa da. Gutxieneko zuzkidura-funts bat behar da, diharduten udalerrietako biztanle-bolumenaren araberakoa. Gaur egun, Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioan daude elkartuta. Haren onuren zati bat gizarte-jardueretara bideratzen da (liburutegiak, ikasketa-bekak, etab.)
Ondasun eta zerbitzuak ekoizteko behar diren elementuak antolatzeko jarduera betetzen duen pertsona fisikoa. Definizio horretatik kanpo geratzen dira profesional liberalak (abokatuak, medikuak, etab.).
Akziodunen eta bezeroen diruarekin finantza-eragiketak egiten dituen merkataritza-enpresa.
Sozietatea bazkideek hartutako erabakiaren ondorioz desegitea.
El capital social recoge las aportaciones realizadas por los socios a una sociedad mercantil a cambio de unos títulos de propiedad sobre la misma, se determina en la escritura de constitución, siendo necesaria su aportación como garantía real para los acreedores.
En el momento de la inscripción de la sociedad debe estar la cifra de capital social determinada en los Estatutos de la sociedad, siendo como mínimo el establecido por Ley para determinadas sociedades.
Cuando proceda, se hace constar también en los Estatutos, la parte del valor no desembolsado.
Para las sociedades especiales y otras entidades hay que tener en cuenta que para su inscripción en el Registro Mercantil la Ley obliga, al igual que en las sociedades Mercantiles, una serie de circunstancias, entre ellas, el metálico aportado. La cuantía que se aporta en el momento de la inscripción, depende de la clase de Sociedad, y puede ser:
-Capital mínimo
-Capital variable
-Capital social
-Patrimonio
-Fondo de dotaciones
-Fondo mutual, etc.
1990eko erreformatik aurrera, desegindako sozietateetan, kopurua baino ez da jasotzen, eta haiek forma juridikoaren eta desegiteko kausaren arabera sailkatzen dira.
Akzioa harpidetzeko unean, gizarte-estatutuek ezarritako moduan eta epean ordaintzen ez den kapital-zatia edo, bestela, administratzaileek hala erabakitzen dutenean. Estatutuetan adieraziko da gizarte-kapitala; ordaindu ez den balioaren zatia adieraziko da, bai eta ordaintzeko modua eta gehieneko epea ere, eta adieraziko dira, era berean, eskudirutan egingo den edo diruzkoa ez den ekarpenen bidez, izaera, balioa eta edukia.
Elkarte- eta sozietate-erakundea, enpresa-subjektuek, profesionalek eta lankidetzarako tresna gisa legez zehaztutako beste batzuek eratua; haren zorrei bazkideek erantzuten diete, pertsonalki eta solidaritatez, elkarren artean eta modu subsidiarioan Ekonomia Intereseko Taldearekin. Ekonomia Intereseko Taldeek ez dute berentzako irabazi-asmorik; haien helburua bazkideen jarduera ekonomiko osagarrira mugatzen da soilik. Bi bazkide ditu gutxienez. Nortasun juridikoa eskuratzeko, eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroko inskripzioa behar dira.
Elkar Bermatzeko Sozietatea (EBB) finantza-erakunde bat da, eta enpresaburu txikiek eta ertainek (ETE) osatzen dute, kreditua lortzeko bide eman eta finantzaketa-baldintza orokorrak hobetzeko. Bazkide kopurua 150 da gutxienez, eta erantzukizun mugatua dute. Kapital soziala, gutxienez, 180.303 eurokoa da, eta, gehienez, 5.409.108 eurokoa.
Enpresa ondasun eta zerbitzuak ekoizteko antolamendu-unitate bati dagokio; erabakitzeko nolabaiteko autonomia du, nagusiki dauzkan baliabide arruntak erabiltzeko orduan. Enpresak jarduera bat edo gehiago betetzen ditu leku batean edo gehiagotan.
Merkataritza-sozietate kapitalista da, eta pertsona batek edo gehiagok eratzen dute. Hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute, eta zati berdinetan banatzen da, partaidetza deiturikoetan; partaidetza horiek titularrari bazkide-izaera ematen diote, eta haiek ez dira sozietatearen zorren erantzule. Sozietate-izena librea da, eta ezin da lehendik zegoen beste sozietate-izen baten berdina jarri, eta nahitaez jaso behar ditu `Sozietate Mugatua’ hitzak edo haren laburdurak ‘EMS’ edo ‘SM’. Bazkide kopuruari dagokionez, gutxienez bazkide batek eta gehienez 50ek egon behar dute. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 3.005 eurotik beherakoa izan, eta sozietatea eratzeko unean erabat ordainduta egon behar du.
Merkataritza Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa da, baina inskripzio-egintza merkataritza-eragiketak hastearekin batera egin daiteke, edo, bestela, haren ondoren.
Sozietatea beste bati batzeko desegitea.
Balio higigarriak eta beste finantza-aktibo batzuk eskuratzea, edukitzea, gozatzea, administratzea eta besterentzea helburu dituen sozietate anonimoa, partaidetza nagusia izan gabe beste sozietate batzuen arriskuak eta errendimenduak konpentsatzeko. Bazkide kopurua ez da akzioak kotizazio ofizialerako onartzeko behar dena baino txikiagoa. Erantzukizun mugatua du. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, Merkataritza Erregistroan eta Balio Merkatuaren Batzorde Nazionalaren Erregistroan inskribatzea, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren baimena, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 1.202.024 eurotik beherakoa izan.
Inskripzio-eguntzat jotzen da Merkataritza Erregistroan aurkeztu izanaren idazpen-data.
Kapital-murrizketak honako xede hauek izan ditzake: -ekarpenak itzultzea -dibidendu pasiboak barkatzea -borondatezko erreserbak eratu edo areagotzea -galeren ondorioz murriztu den sozietatearen kapitalaren eta ondarearen arteko oreka berrezartzea -lege-erreserba eratu edo areagotzea -murrizketa akzioen balio nominala murriztuz, amortizatuz edo haiek trukatzeko elkartuz egin ahal izango da.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Bi motatakoa izan daiteke: -Sozietate Komanditario Soila -Sozietate Komanditario Akzioduna
Erantzukizun Mugatuko Sozietatea edo Anonimoa, kontuan hartuta kapital sozialaren % 50 baino gehiago langileen jabetzakoa dela eta bazkidek batek ere haren heren bat baino gehiago eduki ezin duela, Estatua, autonomia-erkidegoak, toki-erakundeak edo sozietate publikoak partaide dituzten lan-sozietateak izan ezik. Sozietate-izenak 'Erantzukizun Mugatuko Sozietate Laborala' edo 'Sozietate Anonimo Laborala' adierazpena edo haren laburdurak: 'EMSL' edo 'SAL'eraman behar ditu, dagokionaren arabera. Gutxienez hiru bazkide izan behar ditu, bazkide batek ere ezin duela kapital sozialaren herena baino gehiago eduki, eta haietatik bik, nahitaez, langileak izan behar dute. Bazkideen erantzukizuna ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa egitea, Merkataritza Erregistroan eta Lan Sozietateen Administrazio Erregistroan inskribatzea, zentsu-aitorpena egitea eta IFK lortzea. Enpresaren kapital soziala ezin da 3.005 eurotik beherakoa izan, baldin eta Lan Sozietate Mugatua bada, eta 60.101 eurotik beherakoa, Lan Sozietate Anonimoa bada.
Sozietate anonimoak dira eta, haietan, kapital sozialaren gehiengoa langileen jabetzakoa da; haietan ordaintzen diren zerbitzuak ematen dituzte, modu pertsonalean eta zuzenean, eta lan-harreman mugagabea dute.
Merkataritza Erregistroa publizitate-tresna bat da, eta jendeari merkataritza-trafikorako datu garrantzitsuak ematea du helburu. Besteak beste, enpresaburuak eta Legeak eta Erregelamenduak ezarritako gainerako subjektuak inskribatzea du eginkizun. Merkataritza Erregistroak probintziako hiriburu guztietan daude ezarrita, eta, gainera, Ceuta eta Melilla hirietan.
Merkataritzako Erregistro Zentralak (R.E.M.I.C.) honako eginkizun hauek ditu, besteak beste: -probintziako Merkataritza Erregistroetatik jasotako datuen antolaketa, tratamendua eta publizitatea; azken hori informatiboa baino ez -sozietate eta erakunde juridikoen izenen artxiboa eta publizitatea -Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala (BORME) argitaratzea, Erregelamendu honetan ezarritako baldintzetan. -Espainiako nazionalitatea galdu gabe bizilekua atzerrira lekualdatu duten sozietate eta entitateei buruzko erregistroa.
Konpainia-kontratua, zeinaren bidez bi pertsonak edo gehiagok irabaziak lortzeko ondasunak edo industria funts komunean jartzeko obligazioa hartzen duten, merkataritza-izaerakoa izango da, edozein motatakoa dela ere, betiere Merkataritza Kodearen xedapenen arabera eratu bada. Merkataritza-konpainia eratu ondoren, nortasun juridikoa izango du haren egintza eta kontratu guztietan.
Zorra aitortzen edo sortzen duten obligazioen edo bestelako balio batzuen serie zenbakituak jaulkitzea, betiere jaulkipenen zenbateko osoa ez bada ordaindutako honako hau baino handiagoa: kapital soziala gehi onartutako azken balantzean agertzen diren erreserbak eta balantzeak erregularizatzeko eta eguneratzeko kontuak, baldin eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak onartu baditu.
Sortutako sozietateak dira Merkataritza Erregistroan inskribatuta daudenak, erreferentziazko hilabetean, merkataritza-eragiketak egiten hasi ziren data edozein dela ere. Merkataritza-sozietateak eratzeko, forma hauetako bat hartzen da: Sozietate Erregular Kolektiboa; Sozietate Komanditarioa, sinplea edo akzioduna; Sozietate Anonimoa; Erantzukizun Mugatuko Sozietatea; Lan Sozietate Anonimoa; Kirol Sozietate Anonimoa; Sozietate bereziak eta beste erakunde batzuk; Elkar Bermatzeko Sozietateak; Kreditu Kooperatibak, Mutualitateak eta Aseguru Kooperatibak eta Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak; Higigarrietako Inbertsio Sozietateak; Interes Ekonomikoko Elkarteak; Aurrezki Kutxak; Inbertsio Funtsak; Pentsio Funtsak; Aldi Baterako Enpresa Elkartea; Inbertsio Kolektiboko Erakundeak
Atal horren barruan, desegindako sozietateen kopurua eta desegiteko kausa baino ez dira jasotzen: borondatezkoa, fusio baten ondoriozkoa eta beste batzuk. Beste batzuetan, desegite judizialak eransten dira, bai eta hutsaltzeagatikoak eta desegiteko beste kausa batzuk ere.
Merkataritza-sozietate kapitalista, pertsona batek edo gehiagok osatua; hartan, kapitala bazkideen ekarpenek osatzen dute eta titularrari bazkide-izaera ematen dioten akzioetan zatitzen da, eta haien erantzukizuna haien ekarpen sozialera mugatzen da. Sozietate-izena librea da, baina ezin da lehendik bazegoen beste sozietate-izen berdin bat hartu, eta nahitaez adierazi behar da 'Sozietate Anonimoa' adierazpena edo haren laburdura, 'SA'. Sozietatea eratzeko, gutxienez bazkide bat behar da. Sozietate-zorrengatik bazkideek hirugarrenen aurrean duten erantzukizuna egindako ekarpenetara edo agindatuko ekarpenetara mugatuta dago. Nortasun juridikoa eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital soziala ezin da 60.101 eurotik beherakoa izan, eta sozietatearen akzio bakoitzaren balio nominalak erabat harpidetuta egon behar du eta ordainduta egon laurden batean (% 25), gutxienez, sozietatea eratzen den unean. Akzioaren zati ordaindugabeari dibidendu pasiboa esaten zaio.
Sozietate horretan, bazkide guztiek, kolektiboaren izenean eta sozietate-izen batekin, eskubide eta betebehar beretan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute, ezartzen den proportzioan, eta modu subsidiarioan, pertsonalean, solidarioan eta mugagabean erantzun behar diete, dituzten ondasun guztiekin, eragiketa sozialen ondoriozko ondoreei. Sozietate kolektiboak sozietate-izen baten inguruan funtzionatzen du. Hura bazkide guztien izenak, haietako batenak edo bakar batenak osatuko du, eta azken bi kasu horietan "eta Konpainia" hitzak gehitu beharko dira. Sozietatea eratzeko, gutxienez bi bazkide behar dira, baina ez dago legezko maximorik. Bazkide guztiek har dezakete beren gain sozietatearen administrazioa, haietako baten edo batzuen alde berariaz hitzartu ezean. Nortasuna eskuratzeko, beharrezkoa da: -eskritura publikoa -Merkataritza Erregistroan inskribatzea -zentsu-aitorpena eta IFK lortzea Kapitalari dagokionez, ez dago ez gutxieneko ez gehieneko legerik.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Sozietate-izenak bazkide kolektibo guztien, haietakoren baten edo bakar baten izena jaso behar du, edo izen objektibo bat, eta nahitaez jaso beharko du 'Sozietate Komanditario Akzioduna' edo haren laburdura 'SKA'. Sozietatea eratzeko, gutxienez hiru bazkide behar dira, eta haietako batek kolektiboa izan behar du nahitaez, baina ez dago legezko gehieneko mugarik. Bazkide kolektiboaren erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da, eta bazkide komanditarioarena, berriz, egindako ekarpen ekonomikora mugatuta dago. Nortasuna eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital sozialari dagokionez, legezko gutxienekoa 60.101 euro dira.
Bazkide kolektiboen ekarpenez eta bazkide komanditarioen kapitalaz osatutako merkataritza-sozietatea. Sozietate-izenak bazkide kolektibo guztien edo haietakoren baten izena jaso behar du; azken kasu horretan, 'eta Konpainia'adierazpena gehitu behar da, eta bi kasuetan 'Komanditako Sozietatea'. Sozietatea eratzeko, gutxienez bi bazkide behar dira, eta haietako batek kolektiboa izan behar du nahitaez, baina ez dago legezko gehieneko mugarik. Bazkide kolektiboaren erantzukizuna mugagabea eta solidarioa da, eta bazkide komanditarioarena, berriz, egindako ekarpen ekonomikora mugatuta dago. Nortasuna eskuratzeko, honako hauek behar dira: eskritura publikoa, erregistroko inskripzioa, zentsu-aitorpena eta IFK lortzea. Kapital sozialari dagokionez, ez dago gutxieneko legerik.
Kapital aldakorra eta egitura eta kudeaketa demokratikoak dituen sozietatea izanik, atxikipen askeko eta borondatezko bajako erregimenean, baterako interes edo behar sozioekonomikoak dituzten pertsonak lotzen ditu, eta, behar horiek asetzeko eta komunitatearen zerbitzurako, enpresa-jarduerak garatzen dituzte, eta emaitza ekonomikoak bazkideei egozten zaizkie, funts komunitarioak artatu ondoren, egiten duten jarduera kooperatibizatuaren arabera. Sozietate-izenak nahitaez jasoko ditu 'Sozietate Kooperatiboa' hitzak edo haren laburdura ‘SK’. Bazkide kopurua mugagabea da, eta haiek sozietatearen zorren gainean duten erantzukizuna estatutuetan zehazten dena da. Legeak ez du gutxieneko kapitalik exijitzen kooperatibak eratzeko; estatutuek berek zehazten dute. Nortasun juridikoa eskuratzeko, Sozietate Kooperatiboen Erregistroan inskribatu eta eskritura publikoa egin behar da.
Sukurtsala da ordezkaritza iraunkorra eta nolabaiteko kudeaketa-autonomia duen bigarren mailako establezimendu oro, zeinaren bidez garatzen baitira, osorik edo zati batean, sozietatearen jarduerak. Merkataritza Erregistroan sukurtsalaren egoitzari dagokion probintzian inskribatuko da, eta, besteak beste, helbidea eta jarduera ekonomikoa jaso beharko dira. Sukurtsalak atzerriko sozietate batekoak badira, haien egoitza-lekuari dagokion Merkataritza Erregistroan ere inskribatuko dira.