Okupatutako gela bakoitzeko eskuratutako eguneroko batez besteko diru-sarrera gisa definitzen da, kontuan hartuta zer bezero-motari aplikatu zaion:
· Bidaia-agentzia handizkari tradizionala
· Bidaia-agentzia tradizionala (bonuak eta hoteletako taloiak barne)
· Enpresak
· Partikularrak
· Taldeak
· Kontratazio zuzena hotelaren eta/edo hotel-katearen webean
· Online bidaia-agentzia handizkaria
· Online bidaia-agentzia
· Beste batzuk
Diru-sarrerek erreferentzia egiten diete ostatu-zerbitzua emateagatik ostalariek jasotakoei, establezimenduak eman ditzakeen beste zerbitzu-mota batzuk barne hartu gabe –hala nola jatetxe, spa, gimnasio edo bilera edo ekitaldien antolaketarako zerbitzuak–.
Bidaia-agentzia handizkariek (TTOO) prestatutako turismo-paketeak saltzen dituen txikizkako agentzia. Trukean, komisio bat jasotzen du edo bitartekari-lana egiten du haren bezeroen eta zenbait bidaia-hornitzaileren artean: airelineak, autoak alokatzeko enpresak, gurutzaldiak, trenbide-konpainiak… Baita hotelak ere.
Bidaia-agentzia tradizionaltzat jotzen da hotelaren eta azkenean ostatu hartuko duten ostalarien artean bitartekari-lana egiteko sarea (Internet) soilik erabiltzen ez duena, baina bitartekari-lanetan egin beharreko kudeaketak egiteko erabil dezakeena, baita hotel-establezimenduarekin ere.
Hotel-establezimenduak prezio baten truke ostatu kolektiboko zerbitzuak ematen dituzten eta beste zerbitzu osagarri batzuk ere eman ditzaketen establezimenduak dira (hotela, hotel-apartamentua edo apartahotela, motela, ostatua, pentsioa…). Kategoriaren arabera, bi motatan sailkatzen dira: urrea eta zilarra. Kategoria horien barruan, izar kopuruaren arabera sailkatzen dira. Establezimenduaren kategoria autonomia-erkidegoetako turismo-sailek esleitzen dute, eta desberdina da autonomia-erkidegoaren arabera.
Hotelariek jasotako diru-sarreren hileko bilakaeraren neurri estatistikoa da. HDIa honela defini daiteke: gela bikoitz bainugeladun batean ostatu-zerbitzua emateagatik aztertutako aldian eta oinarrizko aldian lortutako diru-sarreren arteko erlazioa, tarifa bakoitzaren aplikazio-ehuneko desberdinak kontuan hartuta.
Interneterako sarbide orokorrarekin batera, agentzia bitartekariak sortu dira, bai bidaia-agentzia handizkariak bai sarearen bidez soilik diharduten bidaia-agentziak, online bidaia-agentziak direlakoak.
Ostatu-gaua bidaiari bakoitzak establezimendu batean ematen duen gau bakoitza da. Bidaiarien sarreraren kasuan bezala, okupatutako plazak bizilekuaren arabera banakatzen dira.
Ostatu berean ostatu-gau bat edo gehiago segidan ematen dituzten pertsona guztiak. Bidaiariak bizi diren herrialdearen arabera sailkatzen dira, eta Espainian bizi direnen kasuan, berriz, bizi ohi diren autonomia-erkidegoaren arabera.
Hotelarekin kontratu-motaren bat duten edo tarifa bereziren bat izan duten enpresak edo administrazio publikoa.