C_navegador_de_nastat
-
Estatistikak
Gaiak
Estatistika-baliabideak
Estatistiken bilaketa
- Adierazleak
- Zerbitzuak
- Aktualitatea
-
Erakundea
Nafarroako estatistika-sistema
Visor Definiciones Nastat
Definizioak
Pertsona bat espezializatu den ezagutza-arloa.
Autobusetan edo autokarretan udal-mugarte bereko eskola-umeak edo ikasleak soilik (hirikoa) edo zenbait udal-mugarteren artean (hiriartekoa) garraiatzeko erabiltzen dena da.
Bigarren Hezkuntzako azken etapa da. Borondatezkoa da eta bi ikasturtetan egiten da, 16 urteetatik 18 urteetara bitarte.
Balio iraunkorreko ezagutza, trebetasun, gaitasun edo jarreren inguruan eginiko berariazko bilaketa. Ikasteko asmoa, ikasleak edo beste norbanako batek jarduera hasi aurretik adierazia, beraz, funtsezko irizpidea da.
Bizitza zehar abiarazitako ikaskuntza-jarduera oro, ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko edo areagotzeko asmoz, ikuspegi pertsonaletik, zibikotik, sozialetik eta/edo enpleguari lotutakotik izan.
Doktore-titulua lortzeko irakaskuntza-programa bakoitza da.
Umeen zaintzaz egunez arduratzen diren erakunde publiko edo pribatu guztiak sartzen dira (esate baterako: eskolaurreko zentroa, haurtegia, haurtzaindegia edo antzekoa; INSNren 2007ko sailkapenaren 0 maila). Helburua da eskaria neurtzea eta ez haurtzaindegien eskaintza (egunez etxean ez dauden 5 urtetik beherako umeentzat).l Datuek behar bereziak dituzten umeentzako eskola bereziak edo baliokideak jaso behar dituzte (esate baterako, desgaitasunak dituzten umeak). Ordea, ez dituzte kultura- eta kirol-jarduerak eta beste jarduera batzuk jaso behar, baldin eta haiek aisiarako egiten badira eta ez haurrei arreta emateko. Ume-zaintzaileak (kualifikatuak edo ez) sartu behar dira, era berean, baldin eta ordainketa zuzen bat edo lan-akordio bat badago haien eta gurasoen artean. Era berean, umezainak eta au-pairak sartu behar dira.
Jarduera osagarritzat jotzen dira ikasleek haietan egoteko duten derrigorrezko ordutegian garatzen direnak eta eskola-jardueraren osagarri direnak; haietan, borondatez har dezakete parte ikasleek. Prestakuntza-jarduera horien adibide dira, zehatz-mehatz irakaskuntzako jarduerak ez badira ere, txangoak, kirol-txapelketak, museo edo enpresetara egiten diren bisitak, hitzaldiak…
Ikastetxe batean ematen den eskolako ohiko garraio-zerbitzuaren kostu osoa da. Zerbitzua ikastetxeak berak ematen badu, erregaien eta hornikuntzen gastuak, garraio-elementuak konpondu eta kontserbatzekoak eta abar barne hartzen ditu. Zerbitzua hirugarrenei kontratatzen bazaie, kontraten zenbateko osoak barne hartzen dira.
Irakaskuntza-klase bakoitzean matrikulatutako edozein adinetako ikasleen eta klase bakoitzerako adierazten den tartean dagoen adineko populazioaren arteko erlazioa, ehunekotan.
Bigarren etapako bigarren hezkuntza amaitu ez duten 18 eta 24 urte bitartekoen portzentajea da, Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapenaren (INSN-2011) datuen arabera, 3. mailari dagokiona, eta, azken lau asteetan, inolako ikasketa-motarik edo prestakuntzarik egin ez duena.
Eskolaz kanpoko jarduerek honako ezaugarri hauek dituzte: ikastetxeak ezartzen ditu, irakastorduetatik kanpo egiten dira, borondatezkoak dira eta ikastetxeko bertako ikasleei soilik zuzentzen zaizkie. Jarduera horien helburua da, batetik, irakastorduetan emandako ezagutzak (matematikako eta derrigorrezko hizkuntzetako klase partikularrak, besteak beste) eta, bestetik, hezkuntza-prestakuntzaren zenbait alderdi sustatzeko bestelako jarduera-mota batzuk (beste hizkuntza batzuk, musika, balleta…) zabaltzea edo finkatzea.
Kapitaleko partaidetzen diru-sarrerak dira, errenta finkoko balioenak, kredituenak, goiz ordaintzeagatiko erosketen gaineko deskontuak eta balio negoziagarrietako mozkinak.
Funtzionamenduan dagoen eskola-unitatetzat jotzen da tutore bera duen eta eskola-ordutegiaren zati handi bat elkarrekin egiten duen ikasle-taldea, nahiz eta ordutegiaren beste zati batean banandu egin daitekeen hautazko irakasgaiak egiteko (hizkuntzak, erlijioa...) edo beste kausa batzuengatik.
Gela horren (edo funtzionamenduan dagoen unitatea) gastu arrunten % 50 baino gehiago ez ditu Administrazio Publikoak finantzatzen.
Administrazio publikoak (orokorrean autonomikoa) emandako dirulaguntza edo kontzertu baten bidez finantzatutako gela da; kontzertu edo dirulaguntza horren bidez, zentroko pertsonalaren gastuak eta/edo funtzionamendu-gastuak finantzatzen dira, dagokion aldian. Hezkuntza Itunen (2377/1985 Errege Dekretua) helburua da doako hezkuntzarako eskubidearen eraginkortasuna bermatzea Era berean, gela itundutzat jotzen dira haien gastu arrunten % 50 baino gehiago finantzatzeko administrazio publikoen dirulaguntza dutenak. Intzidentzia berezia Haur Hezkuntzako 1. zikloan eta Lanbide Heziketetan.
Sektore horretan sartzen dira unibertsitate, unibertsitate-mailako zentro, institutu teknologiko eta bigarren hezkuntzaren ondoko beste zentro batzuk, haien baliabideen jatorria eta nortasun juridikoa edozein izanik ere. Barne hartzen ditu, era berean, ikerketa-institutu, estazio esperimental eta goi-mailako irakaskuntza-zentroei zuzenean lotutako, kontrolatutako eta administratutako ospitale guztiak.
Goi-mailako irakaskuntza-zentroak dira unibertsitate guztiak (fakultateak, goi-mailako eskola teknikoak eta unibertsitate-eskolak), Goi Mailako Irakaskuntzaren zerbitzura dauden irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak, institutu teknologikoak eta bigarren hezkuntzaren osterako beste establezimendu batzuk, haien finantza-baliabideak eta egoera juridikoa edozein direla ere.
Trebetasunen prestakuntzan eta alderdi sozial, kognitibo, psikomotor eta abarren bilakaeran oinarritzen den ikastetxea. Hezkuntza lehenesten da asistentzia-zaintzaren aurrean, baina horrek ez du esan nahi leku horietan ez zaienik arretarik ematen haien oinarrizko beharrei (pardelak, jatea, jolastea), baizik eta hezkuntza-errutina bat dagoela eta hura zaintzekin konbinatzen dela; bi espazio horiek behar bezala zehaztuta eta banatuta daude.
Umeak “zaintzeko” lekua; alegia, itxaroteko denbora atsegingarri egiten zaie, bereziki helburu ludikoarekin
Zentro mota hau helduen irakaskuntzara soilik dago bideratuta.
Zentro mota hau hezkuntza berezia behar duten ikasleentzat da soilik.
Prestakuntza-jarduera, arautua edo ez-arautua, 10 ordutik gorakoa.
2011ko INSN sailkapenaren arabera, hezkuntza ez-formala da hezkuntza erakundetua, berariazkoa eta hezkuntza-hornitzaile batek antolatua, baina ez normalizatua. Hezkuntza ez-formalaren bereizgarria da pertsonen hezkuntza formalaren alternatiba bat edo osagarri bat dela, bizialdi osoko hezkuntza- eta prestakuntza-prozesu iraunkorraren barruan. Adin-talde guztiei zuzentzen zaie, programek iraupen eta/edo intentsitate txikiagoa dute (normalean, ikastaro, mintegi edo tailer erara) eta ez dute zertan ibilbide zehaztuetan integratuta egon. Oro har, hezkuntza ez-formalak ofizialki aitortuta ez dauden akreditazioetara bideratzen du edo baliteke akreditazio batean ere ez islatzea. Hala ere, hezkuntza-ziurtagiriak eskura daitezke programa ez-formaletan parte hartzeagatik soilik eskuratutako ezagutzen baliozkotze ofizialaren bidez.
2011ko INSN sailkapenaren arabera, hezkuntza formala da hezkuntza erakundetua, berariazkoa eta horretarako izendatuta dauden eta, oro har, herrialdeko hezkuntza-sistema eratzen duten erakunde publikoek eta pribatuek planifikatua. Definizioz, hezkuntza formaleko programak eta dagozkien ziurtagiriak ofizialki onartzen dira. Hezkuntza formalaren osagai nagusia hasierako hezkuntza da; alegia, lan-merkatuan sartu aurretik haur, nerabe eta gazte helduei zuzentzen zaiena. Hura lanaldi osoko hezkuntza-programen arabera eratuta dago, ibilbide jarraituetan integratuta eta hezkuntza-mota horretarako erakunde espezifikoek ematen dituzte. Era berean, hezkuntza barne hartzen du, edozein adinetara bideratua; hartan, programen edukia edo ondoriozko ziurtagiriak hasierako hezkuntzakoaren baliokideak dira.
Administrazio publikoek kontuan hartutako aldian zentroko pertsonalaren eta/edo funtzionamenduaren gastuak finantzatzeko ematen dituzten dirulaguntzak dira. Hezkuntza Itunen (2377/1985 Errege Dekretua) helburua da doako hezkuntzarako eskubidearen eraginkortasuna bermatzea, legeek ezarritako maila eta eremuetan. Bi itun-mota bereizten dira: itun orokorra eta itun berezia.
Administrazio publikoek partzialki eginiko transferentziak dira, eta ez du “Beste gastu batzuk” partida barne hartzen (administrazioko, zerbitzuetako, mantentze-lanetako eta beste hainbatetako pertsonala); partida hori familien kuoten bidez ordain daiteke zuzenean. Derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza-mailetara bideratzen da, eta haietan gerta liteke kontzertua maila bereko zenbait unitateri soilik ematea (adibidea: LHko linea espezifiko bat).
Administrazio publikoek irakasleen eta zuzendaritzako langileen soldatak ordaintzeko eginiko transferentziak dira.
Hezkuntza-jardueratzat jotzen dira ikasleen prestakuntzarekin lotura zuzena duten jarduerak. Irakaskuntzako jarduerak, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak barne hartzen ditu.
Irakaskuntza-jarduerekin (irakaskuntza arautuak), eskolaz kanpoko jarduerekin (klase partikularrak, hizkuntzak, balleta…) eta jarduera osagarriekin (txangoak, bisitak museoetara…) zerikusia dutenak dira.
Pertsona batek ezagutza, jarrera, balio edo gaitasun batzuk bereganatzea eta haren ulermen- eta portaera-mailetan aldaketak sortzea, esperientziaren, praktikaren, ikasketaren edo instrukzioaren bidez.
Ikaskuntza antolatua da eredu edo sekuentzia baten arabera eta helburu esplizitu edo inplizitu batzuekin prestatu dena. Horretarako, eragile hornitzaile bat behar da (pertsona edo pertsonak edo erakundea), ikaskuntza-ingurunea eta ikaskuntza-metodo bat ezarriko duena, haren bidez komunikazioa antolatzeko.
Nahitako ikaskuntza-modalitateak, baina ez erakundetuak. Hala, modalitate horien bereizgarri da ez direla hezkuntza formala edo ez-formala bezain egituratuak eta antolatuak. Ikaskuntza informalak etxean, lantokian, erkidegoan edo egunerokotasunean eginiko ikaskuntza-jarduerak barne har ditzake. Era berean, banakoa, familiakoa edo soziala izan daiteke.
Norbanako baten kasuan, haren ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko edo areagotzeko antolatutako jarduerak. Ikaskuntza-jarduerak eta ikaskuntzakoak ez diren jarduerak bereizteko funtsezko bi irizpide daude, tratamendu estatistiko egokia emateko, eta honako hauek egiaztatu beharra dakarte: a) ekintzak eztabaidatua izan behar du; alegia, ekintzak ikasteko xedea du aurretik zehazturik, eta b) ekintzak antolatua izan behar du, nolabait xede hori lortzeko, autoantolatua izateko aukera barne.
Hezkuntza-programa bat, etapa bat edo hari lotutako modulu bat egiten duen pertsona.
Ikasletzat jotzen da jarduera bakartzat (edo nagusitzat) duena edozein ikasketa-mailatako edo -motatako heziketa sistematikoa eskuratzea.
Ikasleak ikasturtea eratzen duten bi urte naturalen lehen urteko abenduaren 31n beteta duen adinari egiten dio erreferentzia.
Pertsona ikasketak edo prestakuntza-jarduerak egitera zein herrialdetara mugitu den, hura da helmugako herrialdea.
Familiek (ikasleak) ikastetxean jasotzen dituzten zerbitzuengatiko kontraprestazio gisa egiten dituzten ekarpenak dira.
Prestakuntza-motiboengatik pertsona bat atzerrira joatea denboraldi jakin baterako.
Matrikulatutako ikasketa-planeko irakaskuntza-kreditu edo irakasgai guztiak bete dituena, beharrezkoa izan gabe hala behar duten ikasketetan karrera-amaierako proiektua amaituta izatea.
Ikaslekuaren kokapena pertsona bat ikastera joaten den eremu geografikoa da.
Ikasle matrikulatuak dira zentro batean edozein mailatako irakaskuntza jasotzeko izena ematen dutenak.
Ikastegiaren funtzionamenduan dauden eskola-unitateen mendekotasun ekonomikoa da, Administrazioarekin duten itun-mailaren arabera. Hezkuntza Ituna ‘eskola-unitateari’ (ikasgelari) ematen zaio eta ez ikastetxeari berari; beraz, zentro berean, zenbait ‘eskola-unitate’ itundu egon daitezke itundu gabeko beste unitate batzuekin.
Ikastetxeak ematen dituen beste zerbitzu batzuk barne hartzen ditu (eskola-ordutegiaren aurretik edo ondoren ikasleak zaintzeko haurtzaindegi-zerbitzua, kafetegia, zinema, liburu-denda...). Jantoki-, egoitza- eta garraio-zerbitzuak kanpo uzten ditu. Zerbitzu horiek ez dira kontuan hartuko, baldin eta beste enpresa batek ematen baditu eta ikastetxeak, trukean, diru-sarrera bat jasotzen badu errentamendu edo lizentzia gisa.
Barne hartzen ditu irakastorduen aurreko edo osteko haurtzaindegi-zerbitzuen gastuak, erizaintzakoak, asistentzia medikokoak… Era berean, barne hartzen ditu ikastetxeko nominan sartzen ez diren profesionalen ordainketa (irakasle ez diren tituludunak) eta profesional independenteen zerbitzuei dagokiena, sektoretik kanpo.
Aldiko diru-sarrera arruntak dira ikasleei kobratutako kuotei dagozkienak, jasotako kapital-transferentziez bestelakoak eta jasotako beste diru-sarrera batzuk, hala nola ikastetxeak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuekiko kontraprestazioa.
Egoitza-zerbitzutzat zuzenean ikastetxearen mende dagoena baino ez da jotzen. Beraz, halakotzat doakoa denean edo ikasleek ikastetxeari hileko kuota batzuk ordaintzen dizkiotenean baino ez dira joko.
Eskola-garraioak ikasleak etxetik ikastetxera eta ikastetxetik etxera eramateko zerbitzuari egiten dio erreferentzia. Zerbitzu hori doakoa izan daiteke, edo hilean kuota batzuk ordaindu daitezke harengatik.
Ikastetxeak ematen duen otorduak banatzeko zerbitzua da, bai kanpoko ikasleei/erabiltzaileei (ez-egoiliarrak) bai barnekoei (egoiliarrak) bai aldian behingo erabiltzaileei (jantoki-paseak) zuzendutakoa barne. Doakoa izan daiteke edo hileko kuota batzuk ordaindu daitezke harengatik.
Ikastetxeak erreferentziazko aldian funtzionatzeko erosketa eta gastu guztien zenbatekoei egiten die erreferentzia, BEZa kontuan hartu gabe balioetsiak (jasandakoa eta kengarria).
Ikastetxe batean emandako zerbitzu osagarrien gastu osoa da. Zerbitzu horiek ikastetxeak ematen baditu, kanpoan geratzen dira pertsonalaren ordainketak (ez dira ondasun eta zerbitzuetan egiten diren gastutzat jotzen, baizik eta pertsonalaren ordainsaritzat). Zerbitzuak hirugarrenei kontratatzen bazaizkie, kontraten zenbateko osoei egiten die erreferentzia.
Ikastetxe batek funtzionatzeko beharrezkoak diren administrazio-gastuak barne hartzen ditu. Honako alderdi hauetako gastuak barne hartzen ditu: - Inbentarioan jaso ezin den bulegoko materiala (inprimakiak, papera…) - Telefono- eta posta-zerbitzuak - Beste administrazio-gastu batzuk (altzarien eta bulegoko makinen konponketa- eta kontserbazio-lanak eta alokairuak, dietak eta lokomozioa, garraio-kostuak, arropak…).
Ikastetxeari transferitutako kopuruak dira, kobratu diren edo ez kontuan izan gabe eta, aldi jakin batean, ikastetxeen funtzionamendua finantzatzera bideratuak.
Ikastetxeak funtzionatzeko behar diren gastuak barne hartzen ditu, hala nola higiezinen ingurukoak, administrazioarenak edo beste gastu orokor batzuk.
Ikastetxe batek funtzionatzeko beharrezkoak diren higiezinen gastuak barne hartzen ditu. Honako alderdi hauetako gastuak barne hartzen ditu: - Higiezinen errentamenduak - Eraikinak, instalazioak eta abar konpondu eta kontserbatzea - Aseguru-prima ez-sozialak - Hornidurak (ura, erregaiak, elektrizitatea…) - Ikastetxeak ematen duen garbiketa-zerbitzua. Garbiketako materialen eta tresnen gastuak barne hartzen ditu. - Beste enpresa batekin kontratatutako garbiketa-zerbitzua. Kontrataren zenbateko osoari egiten dio erreferentzia. - Higiezinen beste gastu batzuk
Jarduera osagarriekin soilik lotuta dauden gastuak barne hartzen ditu (txangoak, bisitak museoetara…) Gastu-mota horren adibide dira txangoak egiteko ordainketak (gastuak jatekoan, museoetako sarrerak…), hitzaldietakoak (hizlariei ordaintzea, ikus-entzunezko baliabideak alokatzea…), kirol-txapelketetakoak (materiala ordaintzea, instalazioak alokatzea…). Jarduera-mota hori garatzeko garraioan eginiko gastu puntuala barne hartzen da.
Honako hauek definitzen dira halakotzat: garraioko, jantokiko, egoitzako, eskola-orduetatik kanpoko haurrak zaintzeko zerbitzuak eta ikastetxeko ikasleei eman dakizkiekeen beste zerbitzu osagarri batzuk (eskolako tupperra, zerbitzu medikoak, psikopedagogikoak...). Zerbitzu horiek zuzenean ikastetxeak berak eman ditzake edo enpresa bati kontrata dakizkioke. Zerbitzu hori ez da kontuan hartuko, baldin eta ikastetxeak ez badu zuzenean edo zeharka esku hartzen zerbitzu horren kudeaketan (adibidez, guraso-elkarteak edo enpresak zuzenean ikasleei eskainitako zerbitzua), ikastetxeak inolako esku-hartzerik egiten ez badu, hau da, ikasleei kuotak kobratuz eta/edo zerbitzua zuzenean enpresari ordainduz.
Hezkuntza Ituna ¿eskola-unitateari? (ikasgela) ematen zaio eta ez ikastetxeari berari; beraz, zentro berean, zenbait ¿eskola-unitate? egon daitezke itundu gabeko beste unitate batzuekin itunduta. Datuak tabulatzeko, ikastetxeak unitate (edo ikasgela) itunduren bat (edo gastu arrunten % 50etik gora diruz lagunduta baditu) badu, ikastetxea itundutzat jotzen da. Hala, ikasgela itunduak eta ez-itundiak egon daitezke ikastetxe berean.
Datuak tabulatzeko, ikastetxeak unitate (edo ikasgela) itunduren bat (edo gastu arrunten % 50etik gora diruz lagunduta baditu) ez badu, ikastetxea itundugabetzat jotzen da. Hala, ikastetxe horietan ikasgela itundugabeak baino ezin dira egon.
Irakaskuntza-jardueratzat jotzen da irakaskuntzako programa ofizialetan jasotzen diren diziplinei dagokiena.
Irakaskuntza-jarduerekin (irakaskuntza arautuak) eta eskolaz kanpoko jarduerekin (klase partikularrak, hizkuntzak, balleta…) soilik lotutako gastuak barne hartzen ditu. Material suntsikorraren kontsumoa (material didaktikoa, laborategikoa, tailerretakoa, ebaluaziokoa…) eta beste gastu batzuk (hala nola eskolako altzariak eta ekipo didaktikoa konpondu, kontserbatu eta alokatzekoak) barne hartzen ditu. Era berean, irakaskuntzako pertsonal autonomoen eta obra-betearazpeneko kontratu bidezkoen ordainsariak barne hartzen ditu.
Ikasle-mota horrek irakaskuntzarekin lotura duen ondasun edo zerbitzu bat erabiltzen du, hala nola garraio-zerbitzuak, jantoki-zerbitzua (ohiko barnekoak, ohiko kanpokoak eta aldizkakoa) eta egoitza eta haur-zaintza eskola-ordutegiaz kanpo; zerbitzu horiek ikastetxeak berak eman ditzake edo hark kontratatutako beste enpresa batzuek (ikastetxeak enpresa horiei kopuru bat ordaintzen die, zerbitzu horiek emateagatik).
Ikasketa ofizialak biltzen dituzten jakintza-arloak dira: gizarte- eta lege-zientziak, zientzia teknikoak, humanitateak, zientzia esperimentalak eta osasun-zientziak.
Hezkuntza-jarduerekin edo zerbitzu osagarriekin zerikusia ez duten gastu guztiak barne hartzen ditu. Hala, honako zerbitzu hauen gastuak barne hartzen ditu, besteak beste: kafetegia, zinema… Ez da horrelako gastutzat jotzen, baldin eta zerbitzua beste enpresa batek ematen badu eta ikastetxeak, trukean, diru-sarrera bat jasotzen badu, errentamendu- edo lizentzia-kontzeptuan.
Ikastetxeak funtzionatzeko behar diren gastuak barne hartzen ditu, honako hauei buruzkoak, besteak beste: beste enpresa batzuei agindutako publizitatea, propaganda, harreman publikoak, kontabilitate- edo zerga-aholkularitza, gastu juridikoak, harpidetzak, ikerketa eta garapena.
Enpresa-jardueran iraunkortasunez erabiltzeko elementuen salmentaren ondorioz erreferentzia-aldian jasotako diru-sarrerak dira, bai eta inbertsioak finantzatzeko transferentzia publikoak eta pribatuak eta ikastetxearen jabetzako kapitalen etekinak eskuratzea ere.
Lanbide Heziketa ez-arautua da, langabezia-egoeran dauden eta okupazio jakin batean ezagutzak berenganatu edo ezagutza-mailak hobetu behar dituzten pertsonei zuzentzen zaie, lan-merkatuan sar daitezen bide eman eta autoenplegua sustatzen laguntzeko. Ikastaro horiek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) arautzen ditu.
Pertsona batek lortutako prestakuntza-maila honela definitzen da: "gizabanakoak osatu duen maila gorena", eta "gainditu duen maila goreneko programaren arabera neurtzen da, normalean dagokion ziurtagiriaren bidez balioztatua".
Ikasketa batzuetan lehen aldiz matrikula egiten duena da, baina ez dute zertan unibertsitate-mailan matrikulatutako lehen ikasketak izan.
Titulu ofizial bat lortzeko irakaskuntza-programa bakoitza da. Europako Unibertsitate Eremua (EEE) indarrean sartu aurretik, 1. eta 2. zikloko ikasketei egiten zien erreferentzia (diplomaturak, ingeniaritza teknikoak, arkitektura teknikoa, lizentziaturak, ingeniaritzak eta arkitektura). EEE indarrean sartu zenean, graduko ikasketak ematen hasi ziren, bai eta doktorego-ikasketetara sartzeko aukera ematen duten master ofizialak ere.
Unibertsitateko kurtsoaren iraupenari egiten dio erreferentzia. Urte bateko urritik hurrengo urteko irailera arte doa; tarte horretan, irakaskuntza-garaia eta ebaluazio-aldiak sartzen dira.
Titulu akademikoak eskuratzeko unibertsitate-irakaskuntzaren antolamenduaz arduratzen diren zentroak.
Zentroak publikoak edo pribatuak izan daitezke, organo publiko baten mende dauden ala ez kontuan hartuta, baliabide ekonomikoen jatorria edozein dela ere.
Probetara aurkeztu eta haietan, gutxienez, 5 puntu lortu dituztenak.
Izangaiek egin ditzaketen azterketa-baterietako bakoitza. Urtero, bi deialdi egiten dira: ekainean bat eta irailean beste bat. 25 urtetik eta 45 urtetik gorakoen probetan, urtean deialdi bat baino ez da egiten, ekainean.
Unibertsitaterako Sarbide Probak (USP) osatzen dituzten proben multzoa; borondatezkoak dira. Proba horien kalifikazioa baliozkoa da haiek gainditu eta hurrengo bi ikasturteetan zehar.
Unibertsitaterako Sarbide Probak (USP) osatzen dituzten proben multzoa; nahitaezkoak dira. Haiek gainditzean baliozkotasuna mugagabea da.
Probetan matrikulatu eta dagozkien azterketak egin dituztenak.
Matrikulatuta zegoen unibertsitateko ikasketa-plana osatzen duten irakaskuntza-kreditu edo irakasgai guztiak amaitu dituena da, eta ez du zertan ikasketetan karrera-amaierako proiektua amaituta eduki, proiektua egin beharra dakarten ikasketetan.
Antolatu gabeko ikaskuntza-motak, ikaskuntza bat sortzeko diseinatu ez diren komunikazio-jarduerak barne jasotzen dituztenak barne. Ustekabeko edo ausazko ikaskuntza egunero eginkizunaren, ekitaldien edo hezkuntzako edo irakaskuntzako berariazko jardueratzat jotzen ez diren komunikazio-jardueren ondorioz sor daiteke. Ausazko ikaskuntzaren adibide gisa aipa daitezke bilera batean izaten diren jarduerak edo hezkuntza-programa gisa diseinatu ez diren irrati edo telebistako emanaldi batekin lotutakoak.
Aurreko epigrafeetan kontuan hartu ez diren diru-sarrerak dira, hezkuntzaz bestelako zerbitzu eta jardueretatik datozenak –hala nola taberna, zinema…–, ikastetxean egiten direnak, ikastetxeak berak kudeatzen dituenak edo kudeatzen ez dituenak (azken kasu horretan, diru-sarrerak jaso ditzake errentamenduen edo lizentzien kontzeptuan). Guraso-elkarteek kudeatutako jarduerak barne hartzen ditu, bai eta kafetegi- edo garraio-zerbitzuaren kontzesioak eta abar ere
Zentroa haren titulartasuna duenaren mende dago. Mendekotasun juridikoa zentro-motaren irizpide erabakigarri bat da, eta haren pertsona titularra zein den, hala sailkatuko da, bai eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren Erregistroan jasota dagoen moduaren arabera ere.
Zentroaren tamaina zentroan matrikulatuta dagoen ikasle kopuruaren arabera zehazten da.
Zentroaren entitate titularraren erantzukizun juridikoa da. Titulartasun publikoko eta pribatuko zentroak bereizten dira: Publikoa: Administrazio Zentrala, Administrazio Autonomikoa, Toki Administrazioa. Pribatua: irabazi-asmorik gabeko elkarteak, irabazi-asmorik gabeko elkarteen federazioa, fundazio pribatua, ongintza-establezimenduak, irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk, pertsona fisikoa, sozietate anonimoa, sozietate mugatua, lan-sozietate anonimoa, ondasun-erkidegoa, kooperatibak, irabazi-asmoa duten beste batzuk.
Zentroan lan bat egiten badu ere, zentroko pertsonaltzat jotzen ez den pertsonala, nahiz eta haien ordainsariak ondasun eta zerbitzuetako gastu arrunten izaera izan. Kolektibo horren barruan honako hauek sartzen dira: Kontraten pertsonala edo obra-kontratua; haren bidez, aldeetako batek beste aldeari, prezio zehazgarri batean, obra bat gauzatzeko betebeharra hartzen du bere gain. Zerbitzu-errentamenduen kontratuak; langile autonomoak eta jabetza-harremanik gabeko profesional independenteak.
HKKMren Zentroen Erregistroan jasotzen dena da. : merkataritza-sozietatea, kooperatiba-sozietatea, pertsona fisikoa edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Zentro-mota haietako bakoitzak ematen duen irakaskuntza-mailaren arabera definitzen da.