Ezkontza bat deuseza dela deklaratzen duen erabaki judiziala. Deusezak dira ezkontza-adostasunik gabe egindako ezkontzak, dagokion epaile, alkate edo funtzionarioaren esku-hartzerik gabe egindakoak, edo lekukorik gabe egindakoak, ezkontidearen nortasunean errakuntza izanagatik eginak, derrigortzearen edo beldur larriaren ondorioz egindakoak.
Pertsonaren izatezko egoera bikote-harremanei dagokienez:
Ezkongabea: Ez dagoela ezkonduta.
Ezkondua: Ezkondu den pertsona bati buruz esan ohi da.
Izatezko bikotea: Harreman afektibo baten bidez elkartutako pertsonak, baina harremana legez edo administratiboki aitortuta ez dutenak.
Alarguna: Ezkontidea hil zaion eta berriro ezkondu ez den pertsona dela esan ohi da.
Legez banandua: Ezkontidearekin batera zeraman bizitza eten duen, baina erabaki judizialaren bidez ezkontza-lotura mantentzen duen pertsona bati dagokion egoera.
Izatezko banandua: Ezkontidearekin batera zeraman bizitza eten duen, baina erabaki judizialik gabe ezkontza-lotura mantentzen duen pertsona bati dagokion egoera.
Dibortziatua: Ezkontza-lotura juridikoki desegin duen pertsona bati dagokion egoera.