C_recursos_direcciones_postales

Posta-helbideak
Nafarroako kale-izendegia mantentzeko lana

Nastatek Nafarroako Foru Komunitateko posta-helbideen datu-basea kudeatu eta mantentzen du

Nafarroako kale-izendegiak mantentzeko arauak ematen dituen maiatzaren 16ko 102/1994 FORU DEKRETUAk Nafarroako Gobernuaren estatistika-erakundeari esleitzen dio Nafarroako kale-izendegia eguneratuta mantentzeko lana, eta hark Nafarroako Gobernuaren eta, oro har, gizartearen esku jarri behar du informazioa.

Nafarroako Estatistika Erakundeak, Tracasa Instrumental sozietatearekin sinatutako kontratu baten bidez eta Nafarroako Lurraldeko Informazio Sistemarekin (SITNA), elkarlanean, mantentze-lan hori egiten du, eta kale-izendegi bat du eguneratuta, Nafarroako populazio-entitateen bide guztien izendapen ofizialekin, Posta Helbideen Kudeatzailearekin koherentzian. 

Estatistika baliabideak” atalean, informazio hori kontsulta daiteke, zeinak honako eremu hauek jasotzen baititu: populazio-entitatea (udalerria, entitate kolektiboa, entitate berezia), bide-mota, bidearen izena, atariaren zenbakia, posta-kodea, barrutia eta errolda-atala. Horrek aukera ematen du eremu horietako edozein iragazteko eta eskuratu nahi den informazioa ateratzeko. Deskarga daitezkeen fitxategiek, era berean, EPSG:25830 eta EPSG:4326 erreferentzia-sistemetan jasotzen dituzte koordenatuak.

Lotura duten edukiak
Izendegia
Zonakatzeak

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez