Eduki publikatzailea

Merkataritza-sozietateen estatistika

Argitalpen-data: 2024-api-11 Datuen erreferentzia: 2024ko Otsaila Behin-behineko datuak

Otsailean 82 merkataritza-sozietate sortu dira Nafarroan, hau da, aurreko urteko hil berean baino % 29,3 gutxiago

Otsailean 12 merkataritza-sozietate desegin dira Nafarroan, hau da, aurreko urteko hil berean baino % 93,5 gutxiago

Sorrera. 2024ko otsailean, 82 merkataritza-sozietate sortu dira Nafarroako Foru Komunitatean, hau da, aurreko urteko hil berean baino 34 gutxiago. Beraz, % 29,3ko jaitsiera izan da. Sozietate berriak eratzeko harpidetutako kapitala 5.678 mila eurora iritsi da, eta aurreko urtean, berriz, 3.720 mila eurora. Beraz, % 52,6ko igoera izan da. Harpidetutako batez besteko kapitalak (69,2 mila euro) % 115,9ko igoera izan du.

Kapital-zabalkuntza.Otsailean, 42 merkataritza-sozietatek zabaldu dute kapitala, hau da, aurreko urteko otsailean baino 13 gehiagok. Zabalkuntzetan harpidetutako kapitala 9.137 mila eurora iritsi da, eta 2023ko otsailean, berriz, 5.466 mila eurora iritsi zen. Eragiketa horietan harpidetutako batez besteko kapitala 217,5 mila euro izan da, eta % 15,4ko igoera izan du urteko tasan. 

Desegitea. Otsailean 12 merkataritza-sozietate desegin dira. Aurreko urteko hil berean, berriz, 184 desegin ziren.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez