Eduki publikatzailea

Hondakinen bilketari eta tratamenduari buruzko estatistika

Argitalpen-data: 2023-aza-27 Datuen erreferentzia: 2021 urtea

2021ean 279.274 tona hiri-hondakin bildu ziren Nafarroan, 2020an baino % 2,0 gehiago. Biztanle bakoitzeko bildutako hondakinen kantitatea % 1,4 igo da aurreko urtearen aldean, eta 422,5 kg per capita da.

Beira. 2021ean Nafarroan sortutako beira-hondakinen kantitatea 26,5 kilogramokoa da pertsona bakoitzeko, hau da, % 7,3ko igoera izan da 2020arekin alderatuta.

Papera eta kartoia. Pertsona bakoitzak 42,2 kilogramo paper- eta kartoi-hondakin sortu ditu Nafarroan, iaz baino % 2,4 gehiago.

Ontzi mistoak eta bilgarri nahastuak. Hondakin hauen kantitatea 24,4 kilogramo pertsonako izan da 2021ean Nafarroan.

Espainia. Espainian, 2021ean, 22.676.937 tona hiri-hondakin bildu ziren, 2020an baino % 4,4 gehiago. Pertsona bakoitzeko zifra 478,7 kilogramokoa da.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez