Eduki publikatzailea

Laboreen urteko ekoizpenak

Argitalpen-data: 2024-urt-15 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

2022an Nafarroan ekoizpenik handiena izan duten laboreak gari biguna (343.758 tona) eta garagarra (260.962 tona) izan dira

Nafarroan ekoizpenik handiena izan duten baratze-laboreak industria-tomatea (172.728 tona) eta brokolia (70.163 tona) izan dira. 

Nafarroa JDko ardoa fabrikatzeko prozesuan erabiltzeko 60.306 tona mahats eta Errioxa JDko ardoa lortzeko prozesuan erabiltzeko 40.989 tona mahats bildu dira. Haiek izan dira ekoizpenik handienak zur-laboreen artean.

Eskualdeak. Estellerria eta Nafarroako Erdialdea gari bigunaren ekoizle nagusiak izan dira Nafarroan (% 26,3 eta % 22,9, hurrenez hurren), baita garagarraren ekoizle nagusiak ere (% 24,3 eta % 21,2, hurrenez hurren). Gari gogorraren ekoizpena, berriz, Erriberabeitian bildu da nagusiki (% 89,3).

Labore taldeak. Laborantza estentsiboek 1.792.989 tonako ekoizpena izan dute, eta Nafarroako ekoizpenaren % 73,0 bildu dute. Haien barruan, laboreen % 53,9 lehorreko lurretakoak izan dira, eta % 46,1, berriz, lur ureztatuetakoak.

Haien atzetik, baratze-laboreen ekoizpena 511.040 tonara iritsi da, eta Nafarroako ekoizpenaren % 20,8 bildu du. Hirugarren tokian, zur-laboreak kokatu dira, 151.476 tonako ekoizpenarekin (Nafarroako guztizko ekoizpenaren % 6,1).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez