Eduki publikatzailea

Etxebizitzen alokairu-prezioen estatistika

Argitalpen-data: 2024-eka-11 Datuen erreferentzia: 2022. urtea.

Nafarroan alokatzeko 24.225 etxebizitza daudela estimatzen da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago

Alokairuaren hileko batez besteko prezioa 541,6 eurokoa da etxebizitzako, aurreko urtean baino % 6,0 gehiago

Alokatzeko etxebizitzak. Etxebizitzen alokairu-prezioen estatistikaren arabera, Nafarroan alokatzeko 24.225 etxebizitza daude, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago. Etxebizitza horien % 94,0 etxebizitza kolektiboak dira eta gainerako % 6,0 bizitza bateko etxeak.

Azalera. Alokatutako etxebizitzen batez besteko azalera 92,5 metro koadrokoa da, etxebizitza kolektiboen kasuan 89,8 metro koadrokoa eta bizitza bateko etxeen kasuan 134,6 metro koadrokoa. 

Alokairua etxebizitzako.  Alokairuaren hileko batez besteko prezioa etxebizitzako 541,6 eurokoa da, aurreko urtean baino % 6,0 gehiago. Zifra hori 541,8 eurokoa da etxebizitza kolektiboen kasuan eta 539,5 eurokoa bizitza bateko etxeen kasuan.

Alokairua metro koadroko. Alokairuaren hileko batez besteko prezioa metro koadroko 6,1 eurokoa da, aurreko urtean baino % 5,8 gehiago: etxebizitza kolektiboen kasuan metro koadroko 6,3 eurokoa eta bizitza bateko etxeetan 4,1 eurokoa.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez