Eduki publikatzailea

Atzerrian bizi diren Espainiako Pertsonen Erroldaren Estatistika

Argitalpen-data: 2024-mar-19 Datuen erreferentzia: 2024ko urtarrilaren 1a

Atzerrian bizi diren eta Nafarroan inskribatuta dauden espainiarren kopuruak % 3,8 egin du gora 2023an

Atzerrian bizi diren Espainiarren Erroldako (AEE) datuen arabera, Nafarroan inskribatuta eta Espainiako nazionalitatea duten 38.060 pertsona bizi dira atzerrian 2024ko urtarrilaren 1ean. Aurreko urtearen aldean 1.409 pertsona gehiago dira, eta horrek % 3,8ko gehikuntza suposatzen du.

Kontinentearen arabera.Batez ere Amerikan (% 63,2) eta Europan (% 32,9) bizi dira. 2023an inskribatu ziren pertsonen kopuruaren gehikuntzarik handiena Europan izan da, 761 pertsona gehiago; Amerikan, berriz, 607 pertsona gehiagok eman zuten izena.

Sexuaren arabera. Sexuaren arabera. % 50,3 emakumeak dira (19.133) eta gainerako % 49,7 gizonak (18.927).

Jaioterriaren arabera. Nafarroan inskribatuta dauden eta atzerrian bizi diren espainiarren % 72,6 atzerrian jaio ziren (aurreko urtean baino 0,6 puntu gehiago), % 23,7 Nafarroan jaio ziren (aurreko urtean baino 0,4 puntu gutxiago), % 3,5 beste autonomia-erkidego batean jaio ziren —aurreko urtean erregistratutako datuen antzekoa—, eta informazio hori ezezaguna da % 0,2ren kasuan.

Herrialdearen arabera. Nafarroako pertsona gehien bizi diren atzerriko herrialdeakArgentina, Frantzia, Estatu Batuak eta Mexiko dira.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez