Eduki publikatzailea

Nafarroan artatutako Etxerik gabeko Pertsonei buruzko Inkesta

Argitalpen-data: 2022-abe-02 Datuen erreferentzia: 2022.urtea

2022an, Nafarroan, etxerik gabeko 603 pertsonari eman zitzaien arreta, 2012an baino % 82,7 gehiagori; orduan egin zen inkesta azken aldiz. 135 emakumeak ziren (% 22,4); alegia, 14,2 portzentaje-puntu egin du gora 2012aren aldean.

Adina. Nafarroan arreta jasotzen duten etxerik gabeko pertsona gehienak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (% 45,8), eta, 45 eta 64 urte bitartekoekin batera, 2022an kasu guztien % 85 baino gehiago dira. 

Nazionalitatea. Nafarroako zentroetan arreta jasotzen duten etxerik gabeko pertsona gehienak espainiarrak dira, % 68,5, baina ehuneko horrek behera egin du 10,7 portzentaje-puntu, 2012arekin alderatuta. Etxerik gabeko pertsona atzerritar gehienak Amerikako kontinentetik datoz (guztizkoaren % 18,7), ondoren Afrikako herrialdeetatik (% 10,4) eta, gero, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetatik (% 2,4). 

Denbora etxerik gabe. Etxerik gabeko pertsonen artean, % 46,8k 3 urte baino gehiago darama egoera horretan; alegia, 29,9 portzentaje-puntu egin du gora kopuruak, 2012arekin alderatuta. Nafarroan arreta jasotzen duten etxerik gabeko pertsonen % 38,4k 6 hilabete baino gutxiago daramatzate, eta, haietatik, bi herenek hilabete baino gutxiago daramate egoera horretan. 2012an, etxerik gabe 6 hilabete baino gehiago zeramatzaten pertsona gehiago erregistratu ziren (% 60,4). Etxerik gabe 6 hilabete eta 3 urte bitartean daramatzatenak, gaur egun, guztizkoaren % 14,9 dira; 2012an, % 22,8 ziren.  

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez