Eduki publikatzailea

Udalerrien biztanleriaren zifra ofizialak

Argitalpen-data: 2024-urt-09 Datuen erreferentzia: 2023ko urtarrilaren 1ean

Udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleriaren zifra ofizialak argitaratu dira (2023ko urtarrilaren 1ekoak) abenduaren 5eko 1085/2023 Errege Dekretuaren bidez.

Hazkunde positiboa. Biztanleriaren Zifra Ofizialen Estatistikaren datuen arabera, Iruñean 205.762 biztanle bizi dira 2023ko urtarrilaren 1ean, eta Nafarroan biztanle gehien dituen udalerria da. Haren atzetik, Tutera (37.791 biztanle) eta Eguesibar (22.121 biztanle) kokatu dira. Hiru udalerri horiek goranzko joera agertu dute azken hiru urteetan.

Sexuaren araberako banaketa. Iruñeko udalerriko biztanle guztien % 47,2 gizonak dira (97.080 pertsona), eta % 52,8, berriz, emakumeak (108.682 pertsona). Tuteran, gizonak % 49,3 dira (18.628 pertsona), eta emakumeak % 50,7 (19.163 pertsona). Sexuaren araberako banaketarik antzekoena Nafarroako hirugarren udalerririk populatuenak (Eguesibarrek) du. Udalerri horretan, gizonak % 49,9 dira (11.037 pertsona), eta emakumeak % 50,1 (11.084 pertsona).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez