Eduki publikatzailea

Errolda Jarraituaren Estatistika

Argitalpen-data: 2023-urt-30 Datuen erreferentzia: 2022ko urtarrilaren 1a

Nafarroan 664.117 biztanle daude Erroldan inskribatuta, eta joerak jarraitzen du goranzkoa izaten, azken zazpi urteetan bezala

Hazkunde positiboa. Errolda Jarraituaren Estatistikaren datuen arabera, Foru Komunitatean, 2022ko urtarrilaren 1ean, 664.117 biztanle bizi dira, eta jarraitzen du azken zazpi urteotako goranzko joerak.

Nazionalitatearen arabera. Guztira, 590.642 pertsonak dute Espainiako nazionalitatea (% 88,9) eta 73.475ek, atzerrikoa (% 11,1).

Sexuaren arabera. Nafarroan erroldatuta dauden 664.117 pertsonetatik, % 49,5 gizonak dira (328.620 pertsona) eta % 50,4, emakumeak (335.497 pertsona). 100 emakumeko, 98 gizon daude.

Adin-taldeen arabera. Biztanleriaren % 14,8k 15 urte baino gutxiago dituzte, % 35,2k 15 eta 44 urte bitartean dituzte, % 29,7k 45 eta 64 urte bitartean eta % 20,5ek 65 urte baino gehiago.

Nafarroako biztaleria 2022ko urtarrilaren 1ean. Behin betiko datuak

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez