Eduki publikatzailea

Turismo-ostatuen eskaintza

Argitalpen-data: 2024-ots-01 Datuen erreferentzia: 31/12/2023

Nafarroak, 2023ko abenduaren 31n, aurreko urtean baino % 12,8 turismo-ostatu gehiago erregistratu ditu

Ostatuak. Turismo-ostatuen eskaintzak % 12,8 egin du gora, batez ere turismo-apartamentuen hazkundeagatik. Izan ere, horien eskaintza 146 unitate handitu da 2022ko abenduaren aldean. 

Plazak. Turismo-ostatuek eskainitako plazak % 7,3 igo dira aurreko urtearen aldean (3.007 plaza gehiago). Batez ere turismo-apartamentuen plazek gora egin dute. Hala, 1.045 plaza gehiago (% 45,8) eskaintzen dituzte.

Tipologiaren arabera. Kanpinak dira plaza gehien eskaintzen dituzten ostatuak (14.444), eta ondoren hotelak (8.214) eta landetxeak —etxebizitza— (4.661).

Banaketa 'Nafarroa 2000' eremuen arabera. Turismo-ostatuen hazkunderik handiena Iruñeko ‘Nafarroa 2000’ eremuan (% 20,3) eta ondoren Tuteran (% 18,8) izan da.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez