Eduki publikatzailea

Biztanleriaren prestakuntza-mailaren araberako estatistika

Argitalpen-data: 2024-urt-26 Datuen erreferentzia: Año 2021

Nafarroako biztanleriaren prestakuntza-mailak gora egin du

2021ean, 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 37,4k lortu duen prestakuntza-maila goi-mailako hezkuntza da, duela bost urte erregistratutako % 31,4aren aldean.

2016. urtearekiko aldeak. Goi mailako hezkuntza edo lanbide-orientazioko bigarren hezkuntzako bigarren etapa duten Nafarroako biztanleen ehunekoak gora egin du, eta gainerako mailak dituztenen ehunekoak, berriz, behera. Zehazki, goi-mailako hezkuntza duten biztanleen ehunekoa sei portzentaje-puntu igo da, eta lanbide-orientazioko bigarren hezkuntza dutenena, berriz, bi portzentaje-puntu.

Emakumeen % 39,2k goi-mailako ikasketak dituzte; ehuneko hori gizonena baino handiagoa da (% 35,6)

Nafarroan gizonek eta emakumeek lortutako prestakuntza-mailak antzekoak dira, baina emakumeek ehuneko handiagoa dute prestakuntza-mailarik handienetan eta txikienetan. Zehazki, emakumeen % 12,7k eta gizonen % 10,0k lehen hezkuntzako prestakuntza-maila dute. Goi-mailako hezkuntza, berriz, emakumeen % 39,2k eta gizonen % 35,6k lortu dute.

Belaunaldirik gazteenetako pertsonek 1956. urtearen aurretik jaiotakoek baino prestakuntza-maila handiagoa dute. 

Goi-mailako hezkuntzaren kasuan, 35-49 urteko pertsonen ehunekoa nabarmendu da. Izan ere, haien % 52,8k goi-mailako hezkuntza lortu dute. 65 urteko eta gehiagoko pertsonen kasuan, berriz, ehuneko hori % 17,9ra iritsi da. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez