Eduki publikatzailea

Nastat, Nafarroako Estatistika Erakundeak, 25 urte bete ditu

Argitalpen-data: 2022-eka-27 Datuen erreferentzia: 27 de junio de 2022

Nastat, Nafarroako Estatistika Erakundeak, 25 urte bete ditu

Gaur, ekainak 27, 25 urte betetzen dira Nafarroako Estatistikari buruzko 11/1997 Foru Legea onartu zenetik.

Erakundeak  1975ean hasitako estatistika-organoaren eskumenak jaso zituen, eta Nafarroako Estatistika Sistema koordinatzeko eta antolatzeko gaitasun handiagoa eman zion.

11/1997 Foru Legearekin batera, Nafarroako Estatistika Planak ere sortu ziren, Nafarroarentzat interesgarria den estatistika jarduera publikoa sustatu, antolatu eta planifikatzeko, eta Nafarroako Estatistika Kontseilua, arlo horretako organo aholku-emaile gisa.

2017an Erakundeak Nastat akronimoa hartu zuen, Navarra/Nafarroa+Estadística/Estatistika fusioa, antzeko organoekin parekatzeko eta ekoizpenarekin identifikazio hobea bilatzeko.

Azken urteotan, Nastat estatistika-informazioaren tratamendu automatizaturako proiektu berritzaileak lantzen aritu da, eta, azkenean, nastat.navarra.es webgune berria sortu da, ekainaren 20an aurkeztua.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez