Eduki publikatzailea

Populazioaren Mugimendu Naturala. Jaiotzak, heriotzak eta ezkontzak.

Argitalpen-data: 2023-aza-22 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

2022an jaiotzak % 6,9 jaitsi dira, eta heriotzak % 9,5 areagotu

Jaiotzak. 2022an, Nafarroan bizi ziren amen 4.759 jaiotza (bizirik jaioak) kontabilizatu ziren, 2021ean baino 354 gutxiago, hau da, aurreko urtean baino % 6,9 gutxiago. Duela hamar urteko jaiotzekin alderatuz gero, ia % 30 jaitsi dira. 

Azken urteotan, jaiotzen kopuruaren beherakadarekin batera, seme-alabak izateko adinean dauden emakumeen populazioa ere jaitsi egin da, eta amatasun-adina ere atzeratu egin da. 

Ugalkortasun-indize sintetikoa. Emakume bakoitzeko batez besteko seme-alaba kopurua 1,26 izan zen, aurreko urtean baino hamarren bat txikiagoa

Atzerriko nazionalitatea. Nafarroan jaiotzen diren hiru haurretik ia bat atzerriko nazionalitatea duen amaren seme-alaba da (% 27,1). 

Heriotzak. 2022an Nafarroan 6.317 heriotza erregistratu dira, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago (546 heriotza gehiago). 

Bizi-itxaropena jaiotzean. Gizonen kasuan 81,3 urtekoa izan zen, eta emakumeen kasuan 86,3 urtekoa; hau da, 0,1 urteko hazkundea izan da gizonen kasuan, eta aurreko urtekoaren antzekoa emakumeen kasuan. 

Nafarroan bizi den biztanleriaren hazkunde begetatiboa (Nafarroan bizi den amarengandiko jaiotzen eta Nafarroan bizi direnen heriotzen arteko aldea) negatiboa izan da 1.558 pertsonatan 2022. urtean. 

Ezkontzak. 2022an, bizilekua Nafarroan finkatu zuten bikoteen 2.389 ezkontza egin ziren, aurreko urtean baino % 20,8 gehiago.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez