Eduki publikatzailea

Kontsumoko Prezioen Indizea (oinarria: 2021)

Argitalpen-data: 2024-api-12 Datuen erreferentzia: 2024ko Martxoa

KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 3,4koa izan da martxoan Nafarroan, hau da, otsailean erregistratutakoa baino bederatzi hamarren handiagoa

Azpiko inflazioaren urteko tasa sei hamarren igo da eta % 3,6koa izan d

  Urteko tasaren bilakaera horretan, eragin positiborik handiena duten taldeak honako hauek dira:

•    Aisia eta kultura: % 7,0ko urteko aldakuntza, hau da, aurreko hilean erregistratutakoa baino zazpi puntu handiagoa.
•    Etxebizitza: % 0,6ko aldakuntza, hau da, aurreko hilean erregistratutakoa baino lau puntu handiagoa.
•   Garraioa: % 2,5eko tasa, hau da, aurreko hilekoa baino zazpi hamarren handiagoa.

Bestalde, honako hauek izan dute eragin negatiborik handiena urteko tasan:

•   Elikagaiak eta edari alkoholgabeak: % 4,5eko tasa, hau da, aurreko hilean erregistratutakoa baino puntu bat eta sei hamarren txikiagoa.

•    Edari alkoholdunak eta tabakoa: % 4,5eko aldakuntza, hau da, aurreko hilean erregistratutakoa baino sei hamarren txikiagoa.

•   Beste ondasun eta zerbitzu batzuk: % 2,5eko aldakuntza, hau da, aurreko hilekoa baino lau hamarren txikiagoa.

Azpiko inflazio-tasa. Azpiko inflazioaren urteko aldakuntza-tasa (Indize orokorra, landu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabe) % 3,6koa izan da Nafarroan, hots, sei hamarren igo da, eta KPI orokorra baino bi hamarren handiagoa izan da. 

Espainiako datuak. KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 3,2koa izan da martxoan, hau da, otsailean erregistratutakoa baino lau hamarren handiagoa. 

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez