Eduki publikatzailea

Etxeen Koiuntura Ekonomikoari buruzko Inkesta. Internet bidezko erosketen modulua

Argitalpen-data: 2024-api-09 Datuen erreferentzia: 2024ko lehen hiruhilekoa

Nafarroako kontsumitzaileen % 60k baino gehiagok egin dituzte erosketak Internet bidez azken urtean

Internet bidezko erosketak. 18 urtetik gorako nafarren % 68,8k erosi dituzte produktuak edo zerbitzuak Internet bidez azken urtean (% 66,1ek aurreko urtean). % 60,6k datorren urtean erosketak bide horretatik egitea aurreikusi dute, eta % 39,9k azken hilabetean egin dituzte.

Produktuak. Azken urtean produktuak erosteko Internet erabili duten pertsonei dagokienez, % 74,8k arropa, oinetakoak eta osagarriak erosi dituzte, % 54,0k informatika, elektronika eta telefonia, % 51,9k altzariak, etxetresna elektrikoak eta jostailuak, % 49,4k etxean zerbitzatutako edo lokalean jasotako menuak, % 30,5ek liburuak, filmak eta musika, % 29,9k elikagaiak eta garbiketako eta higieneko produktuak, eta % 20,1ek kirol-artikuluak. 

Zerbitzuak. Kontratatutako zerbitzuei dagokienez, bidaiak eta ostatuak nabarmendu dira (% 73,1), eta, ondoren, ikuskizunetarako sarrerak (% 72,4).

Arrazoiak. Internet bidez erosteko arrazoi nagusia erosotasuna izan da baliabide hori erabili dutenen % 40,7rentzat, salmenta-prezio hobea % 29,1entzat eta establezimendu fisikoetan produkturik ez izatea % 12,5entzat. Eskaintzak hobeto aztertzea eta denbora-falta izan dira beste arrazoietako batzuk.

Modulu espezifikoa. Azterlan hau Nastatek Foru Komunitateko familien artean egindako Koiuntura Ekonomikoaren Inkestaren urteko modulu espezifiko baten parte da.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez