Eduki publikatzailea

I+Gko jarduerei buruzko estatistika

Argitalpen-data: 2024-urt-22 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Barneko I+Gko gastua 409,9 milioi eurokoa izan da 2022. urtean

Inbertsioa. I2022. urtean, Ikerketa eta Garapeneko (I+G) barne-gastua 409,9 milioi eurokoa izan da Nafarroan, eta, beraz, % 5,1eko igoera izan da 2021. urtearekin alderatuta, eta 1,8koa, Nafarroako BPGd-aren gainean (Nafarroako BPGd-aren datua, INEk argitaratutako Espainiako Eskualde Kontabilitatearen arabera).

Enpresak. Enpresen sektoreak izan du I+Gko guztizko gastuaren ehunekorik handiena (% 66,0), eta haren atzetik, garrantziaren arabera, Goi-mailako irakaskuntza eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak biltzen dituen sektorea (% 24,8) eta Administrazio publikoen I+Gko gastua (guztizko gastuaren % 9,2) kokatu dira.

Enplegua. Nafarroan I+Gko jardueretan lanaldi osoko baliokidetzan jardun duten langileen kopurua % 0,9 igo da, aurreko urtearekin alderatuta. Hala, 2022an, guztira 5.346 pertsonak jardun dute I+Gko jardueretan, lanaldi osoko baliokidetzan, eta landunen milako 18,3 izan dira. 

Genero-ikuspegia. Emakumeak I+Gko jardueretako langileen % 39,9 izan dira.

Espainia. 2022. urtean, Ikerketa eta Garapeneko (I+G) barne-gastua 19.325 milioi eurora iritsi da (aurreko urtean baino % 12,0 handiagoa izan da), eta BPGd-aren % 1,44 izan da (% 1,41 2021. urtean).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez