Eduki publikatzailea

Industria Ekoizpenaren Indizeak, oinarria 2021

Argitalpen-data: 2024-api-05 Datuen erreferentzia: 2024ko Otsaila Behin-behineko datuak

Nafarroako industria-ekoizpena % 5,7 igo da otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean

Aldiaren bilakaera. Nafarroako Industria Ekoizpenaren Indize Orokorra (NIEI) % 5,7 igo da otsailean, urtetik urterako kopuruei dagokienez, eta, Energiaren adarra kontuan izan gabe, indize orokorrak % 9,4ko igoera izan du. Egutegiaren ondorioak zuzenduta, tasa % 3,1era iritsi da.

Industria-adarren arabera. Otsailean industria-ekoizpenak izan duen urtetik urterako igoera honako adar hauetan izan den igoeraren ondoriozkoa izan da funtsean: Nekazaritzako elikagaien industria (% 21,5), Bestelako manufaktura-industriak (% 10,2), Garraio-materiala (% 9,2) eta, neurri txikiagoan, Industria metalikoak (% 4,8) eta Papera, zura eta altzariak (% 4,4). Horiek guztiek Energia adarrean izandako –% 22,0ko jaitsiera konpentsatu dute.

Espainiako datuak. Espainiako Industria Ekoizpenaren Indize Orokorrak % 4,1eko igoera izan du otsailean, 2023ko hil berarekin alderatuta.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez