Eduki publikatzailea

Genero Berdintasunaren Indizea

Argitalpen-data: 2023-ira-21 Datuen erreferentzia: 2010-2020 urteak

Genero-berdintasunaren indizeak Nafarroan hobera egiten jarraitzen du, eta 100 punturen gainean 74,6koa da.

2020an, 4,7 puntu egin ditu hobera, argitaratutako azken neurketaren –2017koa– aldean.

Berdintasunaren arloan izan diren lorpenak askoz ere handiagoak dira osasunaren dimentsioan (88,2 puntu) eta diruarenean (77,9 puntu), eta txikiagoak ezagutzarekin eta enpleguarekin lotutako dimentsioetan (68,6 eta 72,7 puntu).

Egungo egoera. Genero Berdintasunaren Indizea (GBI) 74,6 puntukoa izan da 2020an 100 punturen gainean, Nafarroako Estatistika Erakundeak (Nastat) prestatu dituen datuen arabera; alegia, 4,7 puntu egin du hobera, aurreko neurketarekin, 2017koarekin, alderatuta. 2010aren eta 2020aren artean, zazpi neurketa egin dira, eta neurketa horiek erakutsi dute Nafarroako GBIaren balioa pixkanaka aurrera egiten ari dela; izan ere, 2010ean 66,9 puntu zituen eta, 2020an, 74,6. 

Dimentsioak eta azpidimentsioak. Genero Berdintasunaren Indizeak balio bakarrean laburtzen du gizon eta emakumeen arteko 31 berdintasun-adierazleren informazioa; aldi berean, informazio xehatuagoa ere ematen du eta, horretarako, EIGEren metodologian aurreikusten diren sei dimentsioetan eta hamalau azpidimentsioetan berdintasunarekin zer gertatzen den deskribatzen du.

Denbora-bilakaera. Nafarroan berdintasunerako joera sendoa baina geldoa da. Behaketa gehienek aurrekoen emaitzak hobetzen dituzte, eta, hamaika urtean, hobekuntza metatua 7,7 puntukoa izan da (ehunen gainean). Hobetzeko abiadura hori estrapolatzean ikusten da erabateko berdintasuna 33 urte barru eskuratuko litzatekeela.

Konparazioa autonomia-erkidegoekin eta europako beste herrialde batzuekin. Nafarroak genero-berdintasunean izan dituen aurrerakuntzak zuzen balioesteak dakar haien emaitzak beste herrialde eta eskualde batzuenekin alderatzea. Hori horrela, Nafarroako GBIrako hautaketa metodologikoa oso komenigarria da; izan ere, Europar Batasuneko 27 herrialdeetarako eta Euskadiko eta Kataluniako autonomia-erkidegoetarako informazio erkagarria dago.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez