Eduki publikatzailea

Unibertsitateaz Kanpoko Irakaskuntza Pribatuaren Finantzaketari eta Gastuei buruzko Inkesta

Argitalpen-data: 2022-aza-28 Datuen erreferentzia: 2020-2021 ikasturtea

Administrazio Publikoak sarrera arrunten % 73,9ren ekarpena egin du hezkuntza pribatuan eta % 77,0koa, ikastetxe itunduetan

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza pribatua. Ikastetxe pribatuek 2020-21 ikasturtean 193.245 mila euroko gastu arruntak izan dituzte, 2014-15ean baino % 15,4 gehiago; eta sarrera arruntak 194.167 mila eurokoak (% 13,6).

Finantzaketa iturria. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren finantzaketa-iturriari dagokionez, sarrera arrunten % 73,9 Administrazio Publikotik etorri dira (2014-15 ikasturtean baino portzentaje-puntu bat gehiago). % 21,4 etxeek ordaindutako kuotena izan da eta % 4,7 beste diru-sarrera pribatu batzuei.

Ikastetxe itunduak eta itundugabeak

Sarrerak ikasleko. Ikasle bakoitzeko, 4.882 euroko sarrera arruntak izan dira (2014-15 ikasturtean baino % 11,7 gehiago). Ikastetxe itunduek 4.896 euro jaso dituzte (2014-15 ikasturtean baino % 12,3 gehiago), eta itundugabeek, 4.595 (% 5,7 gutxiago).

Gastuak ikasleko. Ikasleko gastu arruntak 4.859 eurokoak izan dira (2014-15 ikasturtean baino % 13,5 gehiago). Ikastetxe itundugabeetan, ikasleko gastua 4.318 eurokoa izan da.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez