Eduki publikatzailea

Gizarte eta bizi baldintzen inkesta (Osasuna)

Argitalpen-data: 2022-abu-12 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

Nafarroako biztanleen osasun-egoeraren autopertzepzioa, 0 puntutik 100erako eskalan, 73,0 puntukoa da 2021ean, eta 75,3koa zen 2017an

Norberarengan hautemandako osasuna. 2021ean, azken 12 hilabeteetan ‘osasun ona’ izan dutela adierazi duten pertsonen ehunekoa 2020an baino 2,3 portzentaje-puntu handiagoa izan da (% 64,9 eta % 62,6, hurrenez hurren).

Ongizate orokorra eta osasun mentala. Ikusi denez, “ongizate orokor txikiko” sentimendua duten pertsonen ehunekoa % 23tik % 26,5era igo da 2017tik 2021era bitarte.

Laguntza-sareak eta osasun mentala. “Gertatzen zaienaz kezkatzen diren pertsonak dituzten”  biztanleen ehunekoa 10 portzentaje-puntu baino gehiagotan murriztu da 2017tik 2021era bitarte.

“Beren arazoez norbaitekin nahi beste aldiz hitz egiteko aukera duten” biztanleen ehunekoa 12,1 agoportzentaje-puntu jaitsi da 2017tik 2021era bitarte.

Emakumeen ustez, gizonek baino babes handiagoa dute beren arazoez hitz egiteko, baina gizonek baino laguntza txikiagoa gaixorik daudenean.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez