Eduki publikatzailea

Gizarte eta bizi-baldintzei buruzko inkesta

Argitalpen-data: 2022-aza-15 Datuen erreferentzia: 15/11/2022

Nafarroako Estatistika Erakundeak 2.500 pertsona elkarrizketatuko ditu haien bizibaldintzak ezagutzeko

Estatistika ofizial hori egiteko, herritarren laguntza eskatzen du. Lortzen den informazioa lagungarria izango da erabakiak hartzeko eta plangintza publikoa egiteko

Nafarroako Estatistika Erakundeak (Nastat) 2.500 elkarrizketa egingo ditu datozen asteetan, “Gizarte eta bizi-baldintzei buruzko inkesta, 2022” inkestaren barruan. Estatistika-eragiketa hori biztanleen bizi-baldintzak ezagutzeko diseinatu da, eta 2021-2024 Estatistika Planean jasota dago. Elkarrizketa horietan ingurumenarekin, gizarte-harremanekin eta etxebizitzarekin lotutako gaiak landuko dira.

Nafarroako Estatistika Erakundeak gutun bat bidali die hautatutako pertsonei, eta haien laguntza eskatzen die, jakitun baita zenbait gai ezagutzeko eta jorratzeko modurik onena zuzenean gai horiei buruz galdetzea dela.

Azterketa horren bidez, erabakiak hartzeko eta plangintza publikorako lagungarriak izango diren adierazleak eta datuak lortuko dira. Izan ere, gizarte-eragileek zein Nafarroako Gobernuko Departamentuek informazio hori eskatzen dute.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez