Eduki publikatzailea

Enpresen Egiturazko Inkesta (EEI)

Argitalpen-data: 2024-api-30 Datuen erreferentzia: 2022.urtea

Industriaren, Merkataritzaren eta Finantzaz kanpoko zerbitzuen baterako negozio-zifrak % 22,8ko igoera izan du 2022an

Sektoreen araberako ekarpena urtean. Industriaren eta finantzaz kanpoko zerbitzuen sektoreen (merkataritza barne) baterako negozio-zifra, 2022. urtean, 48.130 milioi eurokoa izan da. Industria-sektoreari zifra horren erdia baino gehiago dagokio (% 58,5), eta pertsonalaren heren bati baino gehiagori ematen dio lana (% 37,4ri). Era berean, oinarrizko prezioetan balioetsitako balio erantsi gordinari ekarpen handiena egiten dion sektorea da (guztizkoaren % 50,1ekoa)

Bilakaera, aurreko urteko aldean. Baterako negozio-zifrak % 22,8ko igoera izan du aurreko urtearekin alderatuta, batez ere Industria Sektoreak izan duen igoeraren ondorioz (% 27,3ko igoera). Haren atzetik, Merkataritza eta Zerbitzuen sektorea kokatu dira (% 19,2 eta % 12,9ko igoerarekin, hurrenez hurren).

Industriaren sektorea. Jardueren araberako emaitzak. Negozio-zifraren pisurik handiena duen jarduera Motordun ibilgailuen eta beste garraio-material baten fabrikazioa izan da. Jarduera horren parte-hartzea aurreko urtearekin alderatuta puntu bat txikiagoa izan bada ere, guztizkoaren ia laurdena dagokio. Nekazaritzako elikagaien industriari fakturazioaren % 19,1 dagokio (adar horretan, Fruta eta barazkien prozesatzea eta kontserbazioa nabarmentzen da, zeinari fakturazioaren % 6,2 baitagokio), eta, ondoren, Energia elektrikoaren eta gasaren ekoizpen eta banaketari % 15,1.

Merkataritzaren sektorea. Jardueren araberako emaitzak. Handizkako merkataritza eta bitartekariak jarduera da negoziozifrarik handiena izan duena (merkataritza-jardueraren erdia baino gehiago). Gainera, urtean igoerarik handiena izan duena da. Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa jarduerak negozio-zifran eta pertsonal landunean bilakaera homogeneoak izan baditu ere, Handizkako merkataritza eta bitartekariak eta Txikizkako merkataritza jardueretan bilakaera bestelakoa izan da. Izan ere, negozio-zifrak gora egin du, baina pertsonal landunak behera.

Finantzaz kanpoko gainerako zerbitzuen sektorea. Jardueren araberako emaitzak. Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak dira pisu handiena dutenak guztizko negozio-zifran (% 18,9). Gainera, haien parte-hartzeak gora egin du, eta % 20,5era iritsi da. Ostalaritzaren pisuak ere gora egin du, eta % 14,4ra iritsi da. Garraioa eta Osasun-jarduerak eta gizarte-zerbitzuetakoak jardueren pisuak, berriz, % 12,7koa eta % 11,2koa izan dira 2022an, hurrenez hurren.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez