Eduki publikatzailea

Eraikuntza Industriaren Egituraren gaineko Inkesta

Argitalpen-data: 2024-api-25 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

2022an 2.485 miloi eurokoa izan zen eraikuntzaren sektoreko ekoizpenaren balioa.

Ekoizpena: Ekoizpenaren % 68,4 egin da 20 langile baino gutxiagoko enpresetan eta % 3,8 99 langile baino gehiagoko enpresetan. Eraikuntza-motaren arabera bereizita, eraikuntza espezializatuko enpresak eta eraikinen eraikuntzakoak dira ekoizpen-bolumenik handiena metatzen dutenak (% 38,4 eta % 33,2, hurrenez hurren). 

Enplegua: Sektoreak 16.680 pertsona enplegatzen ditu Nafarroan, 20 langile baino gutxiagoko enpresetan % 71,9 eta 99 langile baino gehiagoko enpresetan % 2,6.

Soldatapekoen ordainsaria: 20 langile baino gutxiagoko enpresek soldatapekoen ordainsariaren % 60,8 metatzen dute eta 99 langile baino gehiagokokoek ordainsari osoaren % 4. 


C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez