Eduki publikatzailea

Nafarroako biztanleriaren errentaren estatistika

Argitalpen-data: 2023-mai-12 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

2021ean Nafarroako familiek 38.267 euroko urteko batez besteko diru-sarrera garbiak izan zituzten, hots, aurreko urtekoak baino % 3,2 handiagoakmento del 0,4% con respecto al año anterior.

Diru-sarrerak. Nafarroako familien urteko batez besteko diru-sarrera garbiak 38.267 eurokoak izan ziren 2021ean. Pertsonako batez besteko diru-sarrera garbia 14.718 eurokoa izan zen, eta kontsumo-unitateko* batez besteko diru-sarrera garbia 21.981 eurokoa. Adierazle horiek % 4,2ko eta % 3,8ko hazkundea erakutsi zuten, hurrenez hurren, aurreko urtekoen aldean.

Pobrezia-arriskuan dagoen biztanleria. Pobrezia-arriskuaren tasa Nafarroako biztanleriaren % 21,7an kokatu zen, hots, aurreko urtean erregistratutako tasa (% 22,3) baino sei hamarren gutxiago.

Pobrezia-tasarik handiena eta txikiena duten eremuak Tuterako Erribera (% 29,4) eta Ipar-mendebaldeko Nafarroa (% 17,9) dira, hurrenez hurren.

Errentaren banaketa diru-iturrien arabera. Soldatak dira dirusarrerarik garrantzitsuena (% 56,3), eta ondoren daude pentsioak (% 23,8), beste diru-sarrera batzuk (% 12,3), beste prestazio batzuk (% 4,7) eta langabezia-prestazioak (% 2,9), nahiz eta alde handika dauden adinaren eta sexuaren arabera.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez