Eduki publikatzailea

Biztanleria Aktiboaren Udal Estatistika

Argitalpen-data: 2022-eka-09 Datuen erreferentzia: 2022. urtea

Azken 12 hilabeteotan, pertsona landunen kopuruak, termino absolutuetan, Iruñean izan du igoerarik handiena, 1.746 gehiagorekin (% 2,1)

Lana. Azken hamabi hilabeteetan, 8.100 landun gehiago izan dira; hau da, % 2,9ko igoera izan da.

Aurreko urtearekin alderatuz gero, landun kopuruaren igoerarik handiena, termino absolutuetan, Iruñean erregistratu da, 1.746 pertsona landun gehiago (% 2,1). Jaitsierarik handiena, aldiz, Barañainen izan da, 58 landun gutxiago izan baitira (–% 0,7). 

Langabezia. Azken hamabi hilabeteetan, 2.800 langabe gutxiago izan dira; alegia, % 8,2ko jaitsiera izan da.

Pertsona langabeen jaitsiera handiena, termino absolutuetan, Iruñean erregistratu da, 983 langabe gutxiago baitaude (–% 9,1), eta igoerarik handiena Tafallan, 54 langabe gehiagorekin (% 11,3).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez