Eduki publikatzailea

Soldata-egituraren udal-estatistika

Argitalpen-data: 2023-uzt-26 Datuen erreferentzia: 2021. urtea

2021ean, batez besteko soldata gordinik altuena Cizurren izan da, 38.793,4 eurokoa, eta baxuena, Cadreitan, 22.298,1 eurokoa

Udalerriak. Nafarroan, pertsona baten batez besteko soldata gordina 28.459,4 eurokoa da 2021ean, aurreko urtean jasotako batez besteko soldata gordina baino 463,4 euro handiagoa. Cizur da baliorik handieneko udalerria, 38.793,4 euroko batez besteko soldata gordina baitu; Cadreitak, berriz, 22.298,1 euroko batez besteko soldata txikiena du.

Sexua. Cizur da batez besteko soldata gordin handienak dituen udalerria, 45.798,0 euro eta 31.383,1 euro gizonentzat eta emakumeentzat, hurrenez hurren. Noain (Elortzibar) sexuaren arabera soldata-arrakala handiena duten udalerrien zerrendaburu da. Gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala, kasu horretan, % 31,9koa da.

Adina. Populazio gazteenaren batez besteko soldata gordinik handiena Noainen (Elortzibar) bizi direnei dagokie (18.313,4 euro), eta txikiena Arguedasen bizi direnen artean erregistratu da, 14,927,2 eurokoa. Nagusienen artean, Cizurren dituzte batez besteko soldata gordinik handienak, 46.332,4 eurokoak, eta Fitero udalerrian txikienak, 22.885,0 eurokoak.

Sektore ekonomikoak. Industria-sektorean, Cizurren bizi direnek dute batez besteko soldata gordin handiena (49.133,3 euro), eta haren ondoren datoz Aranguren (42.860,8 euro) eta Eguesibar (41.640,3 euro). Aldiz, Cadreitako, Mendaviakoa eta Villafrancako biztanleek jasotzen dituzte soldata txikienak: 20.805,5 euro, 21.915,7 euro eta 22.270,5 euro, hurrenez hurren.

Nazionalitatea. Cizurren, Arangurenen eta Esteribarren, espainiar nazionalitatea duten soldatakoek jasotzen dituzte batez besteko soldata gordin handienak: 39.128,0 euro, 35.404,8 euro eta 33.811,0 euro, hurrenez hurren. Esteribarren, Eguesibarren eta Galarren bizi diren eta atzerriko nazionalitatea duten pertsonek batez besteko soldata gordin handienak jasotzen dituzte: 34.026,9 euro, 29.821,3 euro eta 28.529,3 euro, hurrenez hurren.

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez