Eduki publikatzailea

Bizitegi-aldakuntzen estatistika

Argitalpen-data: 2022-eka-30 Datuen erreferentzia: 2021 urtea

Nafarroan 50.402 bizitegi-aldaketa izan ziren 2021ean, aurreko urtean baino % 15,1 gehiago eta 2019aren antzera

2021ean, Nafarroari eragiten dioten 50.402 bizitegi-aldakuntza erregistratu dira guztira, bizitegialdaketaren helmuga eta/edo jatorri Nafarroa izan dutenak, alegia.

Aurreko urtearen aldean, bizitegi-mugimendu guztiek gora egin dute:
- Nafarroarako sarrerak beste herrialde batzuetatik (nazioarteko immigrazioak): +% 29,8
(+1.916).
- Nafarroatik beste herrialde batzuetarako irteerak (nazioarteko emigrazioak): +% 16,6
(+739).
- Nafarroarako sarrerak beste autonomia-erkidego batzuetatik (immigrazio nazionalak):
+% 4,3 (+358).
- Nafarroatik beste autonomia-erkidego batzuetarako irteerak (emigrazio nazionalak):
+% 15,5 (+1.097).
- Bizitegi-aldaketak Nafarroako udalerrien artean: +% 13,9 (+2.509).

Atzerritik Nafarroara sartzeko mugimendu gehienak Amerikako herrialdeetakoak dira (% 58,0). Ondoren, Europako (% 22,0), Afrikako (% 15,8) eta, neurri txikiagoan, Asiako (% 4,0) herrialdeak datoz.

Nafarroatik beste herrialde baterako bizitegi-bajak kontinente hauetako helmugako herrialdeetara doazen pertsonenak dira (informazioa dagoen kasuetan): Europa (% 58,6), Amerika (% 34,2) eta, neurri txikiagoan, Afrika (% 2,8) eta Asia (% 2,7).

C_contacto

Nastatekin harremanetan jartzeko logoa

Arrieta kalea 25, 1. solairua. 31002 - Iruña
Tel.: 848 423400 | Faxa: 948 423428
Jarri Nastatekin harremanetan postontziaren bidez